Hemen zaude: Hasiera Zerbitzu Teknikoak Metrologia
Dokumentu Akzioak

Metrologia

Metrologia zerbitzuak. Programazioa eta Digitalizazioa:

Lantegiekin elkarrekintzak sortzeko asmoz, arazo teknikoak ezagutzeko eta konponbide hurbil bat emateko, IMHk Metrologia zerbitzu bat abiatu du, honen atzean bi euskarri egoki izanik, IMHn behar teoriko-teknikorako egokia, eta Hexagon ( DEA ) merkatuko hiru dimentsiotako metrologiaren azken teknologia jarriaz.
Metrologia gela IMHn

Metrologiako laborategiak eta espezialistak beharrezkoak izango dira, perdoi dimentsionaletan eta geometrikoetan gero eta zehaztasun eta konplexutasun handiagoak eskatzen baitira. Egungo produktuaren kalitatea bermatzeko giltzarri garrantzitsua izan daiteke metrologia, etorkizunera begira merkatu ezberdinekin lehiatu eta ezberdintasunak markatzeko.

Egungo joera tekniko gehienak zehaztasunera eta konplexutasunera doaz eta kasu askotan prezisiozko makina bat erabiltzea eskatzen dute. Makina hauek oso laborategi gutxitan aurkitzen dira eta gure kasuan (ikus hurrengo lerroaldea) PMM Leitz Makina dugu, Mikra azpiko lanak egiteko gai dena.

DEA - IMH, egoera honetaz jabeturik, Euskal Herriko industriari metrologia zerbitzu onenak eta hurbilenak emateko asmoz, metrologia dimentsional arloan neurketa laborategi bat abiatu du bere zerbitzuak emateko.

Azken belaunaldiko software eta makinekin, Mikrometroaren (Mikra) azpitiko doitasunekin. Laser kamerak alderantzizko ingeniaritzarako edo digitalizazio konplexuetarako.

Gure zerbitzuen eskaintza

  • Pieza bakar eta serieen Metrologia.
  • Ukipen jarrai eta digitalizatuekin neurketak.
  • Programa erapenak eta aplikazioak neurrira.
  • Neurketa konparatiboa - CAD.
  • Estatistika ikasketak.
  • Bezeroaren beharretara egokitutako neurketen txostena.

Zuen zerbitzura jartzen ditugun baliabideak

DEA gela

  • 1 MMC Global Image 900 x 1500 x 800, trukagailu azkarrarekin eta SP600 kabezala, ukipen jarrairako.Ziurgabetasuna 2.5+3L/1000.
  • 1 MMC Global Imagen 700 x 1000 x 500 trukagailu azkarrarekin. Ziurgabetasuna 1.7+3L/1000.
  • 1 MMC Leitz PMM 1200 x 1000 x 700. Ziurgabetasuna 0.6+L/600.
  • Programa: PCDMIS CAD ++, TUTOR, QUINDOS, SPC LIGHT,SECCIONES.
  • Metris Sistema Optikoa