Inskripzio Eskaera
2012-2013 IKASTURTEA
Internet bidez inskripzioa egin dezakezu. Ondoren, etxera bidaliko dizugu aurrematrikula dosierra.
Industria arloko Goi Mailako Heziketa Ziklo bat gainditu izana gomendatzen da.
Prozesua:
1- Aurreinskripzioa: Internet bidez inskripzioa egiteko formularioa
2- Sarrera froga
3- Matrikula
4- Kurtso hasiera
5- Enpresarekin akordioa
6- Matematika prestatzeko aldez aurreko ikastaroa (hautazkoa)
1. AURREinskripzioa
- Aurreinskripzioa entregatu Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolan (IMH - azkue auzoa 1, 20870 Elgoibar)
- Aurreinskripzioa egiteko epeak:
-
1. deialdia: 2012/07/02 arte
-
2. deialdia: 2012/09/03 arte
-
-
Aurrematrikula egiteko entregatu beharreko dokumentuak:
-
Aurrematrikula dosierra beteta eta sinatuta
-
NAN fotokopia
-
2 argazki
-
Curriculum Vitae-a paperean eta formatu informatikoan
-
Burututako ikasketen ziurtagiri edo diplomaren fotokopia egiaztatuta (konpultsatuta)
-
Batxilergoko eta goi mailako heziketa zikloko ikasketen ziurtagiri akademikoa (notak)
- Selektibitateko notak egiaztatuta (konpultsatuta)
-
Eskuz idatzitako eskutitza galdera honi erantzunez: zergatik nahi duzu ingeniaria izan?
- 30€ko ordain agiria. Horretarako GIPUZKOA DONOSTIA KUTXAko 2101.0214.17.0006928170 kontu
korronte zkia-n diru sarreraren
abonu-agiria ekarri IMHra. Kontzeptu bezala hautagaiaren izen-abizenak idatzi.
(Oharra: Izena eman duen pertsonak matematikako ikastaroa egiten badu, orduan beste 50 € ordainduko ditu, guztira 80 €. Ondoren, pertsona hau matrikulatzen bada, 50 € itzuliko zaizkio matrikula egitean).
2. SARRERA froga
- Zertan datza: test psikoteknikoak eta elkarrizketa
- Sarrera-azterketaren datak:
- 1. deialdia: 2012/07/03-04-05
- 2. deialdia: 2012/09/04-05
- Onartutakoen zerrenda argitaratzeko datak:
-
1. deialdia: 2012/07/12
-
2. deialdia: 2012/09/12
3. MATRIKULA
- 1. deialdia: 2012/07/16
- 2. deialdia: 2012/09/14
Matrikularen kostua 2012-13 ikasturtean 5.600 euro
Matrikula egitean ordaindu beharreko kopurua 800€takoa izango da. Ondoren, eta txandakatzea hasi aurretik, 400€ 5 hileko kuota izango dira. Txandakatzea hasi ostean berriz, 466,67€ko 6 hileko kuota egongo dira.
Alderdi ekonomikoak ez du ikasketa hauek burutzeko ostopo izan behar. Horregatik, neurrirako finantzazio erraztasunak hitzartu ditzazkegu. Eskolan galdetu.
Hala ere, kontuan izan, ikasleak lau urteko matrikulen kostua txandakatzean zehar izango dituen diru sarrerekin finantzatuko duela.
4. kurtso hasiera
- 2012-2013 ikasturte akademikoa irailaren 17an hasiko da.
5. enpresarekin akordioa
Ikasle-enpresaren arteko akordioa
.
- Onartutako ikasleen curriculum vitaea hainbat enpresetara bidaliko da, enpresan eskatutako profilaren arabera. Ondoren ikasleek enpresan elkarrizketa pertsonala egingo dute.
- Txandakatzearen lehenengo bi urtetan “lanaldi partzialeko praktiketako kontratua” egingo da, kontratazio mota hau egiteko baldintza legalak betetzen diren egoera guztietan. Hirugarren urtetik aurrera, enpresarekin negoziatu beharreko kontratua.
- Soldata indarrean dagoen hitzarmen siderometalurgikoaren araberakoa izango da.
6. matematika prestatzeko aldez aurreko ikastaroa
Ingeniaritza hasteko orduan matematika maila egokia izatea zihurtatzeko, matematikako ikastaroa eskainiko da
- Izena emateko epea: 2012/04/18
-
Ikastaroaren iraupena: 2012/04/19tik – 2012/06/21era, ostegunetan 18:00etatik-20:00ak arte.
- Oharra: Heziketa zikloak irauten duen bitartean ez da matematika ikasten, beraz, ingeniaritza hasteko gomendagarria da batxilergoko azken urteko maila gogora ekartzea. Hau dela eta eskaintzen dugu matematika ikastaroa.
Informazio gehiago jakiteko deitu 943 74 82 64 telefonora, edo galdetu hemen