Kalitatea Bermatzeko Sistema
IMHk lehen ekitaldietatik du asmoa Erabateko Kalitatearen printzipioak aintzat hartuko dituen kudeaketa-sistema bat garatzeko. Esaterako, esan behar da, 1992az geroztik, kalitatearen sistema eta eredua ezartzeko eta garatzeko aurrekontua gordetzen dela, eta 1994an, bezeroen eta ikasleen gogobetetasuna neurtzen hasi zela. IMH sortu zenetik izan dira indarrean bikaintasunaren oinarrizko printzipioen erreferentziak. Hauek dira:
-
Kanpo- eta barne-bezeroarekiko orientazioa, fundazio-xedearen deklarazioan.
-
Etengabeko hobekuntza.
-
Pertsonen garapena.
-
Berrikuntza.
-
Gizarte-erantzukizuna.
-
Emaitzekiko orientazioa.
1992an, kalitate-arloko bideratzaile-talde bat sortu beharra ikusi zen, eta 1995etik aurrera, maila guztietan sistematizatu zen funtzio hori. EFQMri zein kalitatea bermatzeko sistemei buruzko prestakuntza jaso zen. Prozedura izan da bideratzaileak prestatzea kanpoko ikastaroen bidez eta, ondoren, haiek gainerako langileak prestatzea.
Beraz, 1995eko Plan
Estrategikoak ezartzen duenaren arabera, hau da oinarrizko
helburuetako bat: "Kalitate handia ematea ikastetxeak ematen
dituen prestakuntzan eta zerbitzuetan”. Horretarako, etengabeko
hobekuntzarako estrategia jaso eta bezeroaren identitateari buruzko
gogoeta egin behar da. Hor sartzen dira honako
hauek, besteak beste: barruko antolaketa eta komunikazioa, emandako
prestakuntzaren eta zerbitzuen kalitatea, pertsona guztien
parte-hartzea, lankideen integrazioa eta talde-lana.
IMHkoentzat
kalitatea da gure bezeroen premiak guztiz asetzea eta, horretarako,
haiek espero dutenera moldatu behar ditugu gure prozesuak.
Baldintza horietan, "emandako zerbitzuaren
kalitatea" ezinbestekoa da "lehiakortasuna" bilatzeko
lanean.
Kalitate-estrategia
hori sendotzeko orduan, 1995ean erabaki zen erronka erabakigarria eta
berritzailea zela prestakuntzaren sektorean kalitatea bermatzeko eta
ondoren ziurtatzeko sistema bat ezartzea, eta zutabe ona zela
Erabateko Kalitaterantz joateko. Horregatik
aukeratu zen antolaketa osoaren kudeaketa aintzat hartzea, ISO 9001
arauaren ildotik, eta Erabateko Kalitaterantz joatea hasieratik.
1998ko uztailean gertakari garrantzitsua izan zen ISO
9001 arauaren ziurtagiria lortzea.
Ordutik hona,
kalitatea modu esplizituan txertatu da eskolaren kudeaketa-ereduan.
Prozesu horretan, honako hauek izan dira gertaera garrantzitsuak:
-
Plan estrategikoa onartzea. 1995.
-
ISO 9001:94 ziurtagiria. 1998.
-
Euskalit zilarrezko Q (EFQM). 2000.
-
Investor in People ziurtagiria (IiP). 2005.
-
ISO 14001:2004 ziurtagiria. 2005.
-
Euskararen Kalitate Ziurtagiria: Zilarrezko Bikain. 2008. Eusko Jaurlaritzak emandako ziurtagiri ofiziala eta publikoa, enpresa edo erakunde baten euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa maila ziurtatzen dituena.
-
OSHAS 18000 ziurtagiria. 2010.