Hemen zaude: Hasiera Txandakako IMH Ingeniaritza Ezaugarriak Nola egiten da?
Dokumentu Akzioak

Nola egiten da?

PRESTAKUNTZA PROIEKTUA

Irudia: ingeniaritza ikasle irakasle
  • Txandakako Ingeniaritzaren prestakuntza 3 urtetan zehar ematen da, eta denbora IMH eta enpresaren artean banatzen da, astean 3 egunez enpresan (astelehen, astearte eta asteazken) eta 2 IMHn (osteguna eta ostirala). Hilean behin ere asteazken batean IMHra etortzen dira ikasleak. Enpresaren lan egutegiari jarraitzen zaio.
  • Irakasle taldea IMHko irakasleek eta enpresetatik datozen profesional espezializatuek osatzen dute nagusiki.
  • Jarraipen pertsonalizatua bermatzen da: talde txikiak eta tutore bat bai IMHn eta bai enpresan.
  • IMHk egiten duen enpresa-bilaketa pertsonalizatua da, eta ikaslearen profilaren eta jatorriaren araberakoa.
  • Hizkuntzen prestakuntza osatu egiten da atzerriko enpresa batean egiten diren 10 eta 12 aste bitarteko praktikekin atzerriko misioa bezala ezagutzen den egonaldian. Praktikek ondorengoa ahalbidetzen dute:.
    • Parekorik gabeko esperientzia pertsonal aberasgarria bizitzea.
    • Beste kultura batzuk eta lan egiteko erak ezagutzea, pertsona moduan aberastuz.

 

BANAKAKO LANBIDE PROIEKTUA

Prestakuntzaren hasieran, enpresak eta ikasleak banakako lanbide proiektua adosten dute, zeinek ikasleak prestakuntzan zehar, bai enpresan eta bai ikastetxean, giza-mailan eta mailan-teknikoan lortuko dituen trebetasun eta ezagutzak zehazten dituen.

Txandakako IMH Ingeniaritzak aukera ematen die hala nahi duten goi mailako heziketa zikloetatik datozen ikasleei haien prestakuntza espezialitate berean jarraitzeko.