Hemen zaude: Hasiera Txandakako IMH Ingeniaritza Ezaugarriak Ikaslearentzat abantailak
Dokumentu Akzioak

Ikaslearentzat abantailak

Irudia: ingeniaritzakoak GelanTxandakako IMH Ingeniaritza unibertsitateko goi-mailako Ingeniaritza ikasketa-eredu berritzailea da, eta arrakasta du aspaldidanik Europan. Honako helburua du: industrian integratutako Enpresa-Ingeniariak prestatu, enpresa-kultura sendoa dutenak eta arlo teknikoan zein gestio-arloan ardurak hartzeko gaitasuna dutenak.

LEHEN URTETIK LANEAN

Ikaslea prestakuntzaren lehen urtetik da enpresako langilea zentzu guztietan. Lanaldi partzialeko lan horrek ikasketak ordaintzea ahalbidetzen dio ikasleari.

IZAERA INDEPENDENTEA

Autoafirmazio pertsonala lortzen da independentzia ekonomikoa lortzen den neurrian. Ikaslea gizarte-segurantzari kotizatzen dion langile bihurtzen da.

JARRAIPEN PERTSONALIZATUA

Ikasleari laguntzea funtsezkoa da, horregatik da garrantzitsua jarraipena. Ikasle bakoitzak tutore bat dauka bai enpresan eta bai IMHn.

BERMEA

Irakasleak adituak dira, enpresaren errealitateari lotuta daudenak eta ikaslearen eskura.

NAZIOARTEKOA

Irudia: ikasle batTxandakako IMH Ingeniaritzako hirugarren kurtsoan atzerriko enpresa batean egiten diren 10 eta 12 aste bitarteko praktikek parekorik ez duen esperientzia ematen diote ikasleari.

ELEANITZA

Prestakuntza euskaraz eta gaztelaniaz egin daiteke. Aukera bietan ikasgaien ehuneko bat ingelesez irakasten da.