Hemen zaude: Hasiera Txandakako IMH Ingeniaritza Ezaugarriak Enpresarentzat abantailak
Dokumentu Akzioak

Enpresarentzat abantailak

Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolak proposatutako sistemak txandakatu egiten ditu hiru urte eta erditan zehar ikasleak ikastetxean jasotzen duen prestakuntza eta enpresan egiten duen lana. Txandakako IMH Ingeniaritzaren lehen 16 promozioak Frantziako CESI Goi Mailako Ikasketa Industrialen Zentroari atxikituta egin ditu (*). Horrez gain, 2012. urtetik aurrera EHU/UPVri atxikitutako prestakuntza da.

(*) CESI 1958 urtean sortutako talde frantsesa da eta Ingeniariak eta Goi Mailako Teknikariak prestatzen ditu. CESIri atxikitutako Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolaren promozioetako ikasketak Eusko Jaurlaritzak baimendu ditu 2003ko martxoaren 19ko AGINDUArekin, eta titulazioa Frantziako Hezkuntza Ministerioak eman ditu CTIaren bitartez.

 

ENPRESA ADI

Irudia: Ingeniero bat enpresan Enpresatik eta enpresarentzat sortutako ikasketak dira, pertsonalaren prestakuntza optimizatzeko enpresaren ezaugarrien arabera. Hainbat beharretara egokitzen da: postu klabeen errelebua, postu berriak sortu, proiektuak garatu, etab.

INGENIARI PERTSONALIZATUA

Enpresak zuzenean parte hartzen du profesionalaren prestakuntzan bere proiektuaren neurrira egindako Ingeniaria lortzeko. Enpresak proposa ditzake etorkizuneko ingeniariak (barne promozioa) edota ikasle-hautagaien artean aukeratu.

HURBILA ETA PRAKTIKOA

Ikastetxea eta enpresaren arteko prestakuntza konbinatuari esker, desagertu egiten da irakaskuntza klasikoa eta errealitatearen arteko distantzia. Prestakuntza eredu aitzindari honek ulermen hobea errazten du eta integrazio azkarra ahalbidetzen du.

AITORTZEA

Irudia: neska ikaslea enpresan laneanIMHko kideok dugun ezagutza zabala erabiltzen dugu Txandakako IMH Ingeniaritza proiektua bultzatzeko eta indartzeko, era beran emaitzak ere bermatzen ditugu. Egindako ibilbide luzea da gure abalik onena.

EMAITZAK

Jakina da guztiok lanean hobera egin nahi dugula. Helburu horri laguntzeko asmoz proposatu dugu erreminta egokia, etorkizuneko Ingeniariaren lana ez ezik enpresarena ere hobetuko duena.