Enpresarentzat abantailak
Txandakako IMH Ingeniaritzak proposatutako sistemak txandakatu egiten ditu hiru urte eta erditan zehar ikasleak ikastetxean jasotzen duen prestakuntza eta enpresan egiten duen lana. Txandakako IMH Ingeniaritzak 16 urteko ibilbidea egin du Frantziako CESI Goi Mailako Ikasketa Industrialen Zentroari atxikituta (*) eta 2012. urtetik aurrera EHU/UPVri atxikitutako prestakuntza da.
(*) CESI 1958 urtean sortutako talde frantses entzutetsua da eta Ingeniariak eta Goi Mailako Teknikariak prestatzen ditu. CESIri atxikituta egon den bitartean, Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolaren 16 lehen promozioetako ikasketak Eusko Jaurlaritzak baimendu izan ditu 2003ko martxoaren 19ko AGINDUArekin, eta titulazioa Frantziako Hezkuntza Ministerioak ema ditu CTIaren bitartez.
ENPRESA ADI
Enpresatik eta enpresarentzat sortutako ikasketak dira,
pertsonalaren prestakuntza optimizatzeko enpresaren ezaugarrien
arabera. Hainbat beharretara egokitzen da: postu klabeen errelebua,
postu berriak sortu, proiektuak garatu, etab.
INGENIARI PERTSONALIZATUA
Enpresak zuzenean parte hartzen du profesionalaren prestakuntzan bere proiektuaren neurrira egindako Ingeniaria lortzeko. Enpresak proposa ditzake etorkizuneko ingeniariak (barne promozioa) edota ikasle-hautagaien artean aukeratu.
HURBILA ETA PRAKTIKOA
Ikastetxea eta enpresaren arteko prestakuntza konbinatuari esker, desagertu egiten da irakaskuntza klasikoa eta errealitatearen arteko distantzia. Prestakuntza eredu aitzindari honek ulermen hobea errazten du eta integrazio azkarra ahalbidetzen du.
AITORTZEA
IMHko kideok dugun ezagutza zabala erabiltzen dugu IMH Ingeniaritza
proiektua bultzatzeko eta indartzeko, era beran emaitzak ere bermatzen
ditugu. Egindako ibilbide luzea da gure abalik onena.
EMAITZAK
Jakina da guztiok lanean hobera egin nahi dugula. Helburu horri laguntzeko asmoz proposatu dugu erreminta egokia, etorkizuneko Ingeniariaren lana ez ezik enpresarena ere hobetuko duena.