Hemen zaude: Hasiera Txandakako IMH Ingeniaritza Emaitzak-Lekukotasunak-Bideoak Pablo Juaristi - Juaristi
Dokumentu Akzioak

Pablo Juaristi - Juaristi

Azkoitiko JUARISTI TS COMERCIAL-eko Kalitate eta produkzio arduraduna. Makina Erreminta sektorekoa. %90 esportatzen dute. Grabaketaren momentuan Txandakako IMH Ingeniaritzako 3. mailako ikaslearen tutorea da.

 Txandakako IMH Ingeniaritza. LekukotasunakIRITZIA

  • Enpresan aurrez izan dute txandakako ingeniaritzako ikaslerik (diseinu arloan),  teknikariak kontratatzeko esperientzia ona dela iruditzen zaio.
  • Oraingo ikaslearekin makinak martxan ipini eta alderdi elektronikoa garatzeko ingeniariaren beharra zuten.
  • Proiektu praktikoak egiten dituzte txandakako ingeniaritzako ikasleek ikasten diharduten bitartean, enpresen beharrei egokitzen direnak.
  • Grabaketaren momentuan lanean duten ikaslearen proiektuak deskribatzen ditu, ikasleak 2. eta 3. mailan garatutakoak.
  • Atzerriko misioa Indian egin zuen ikasleak: bezero asko bisitatu eta arazoak zuzenean ezagutu ditu eta soluzioak ematen ikasteko esperientzia egokia dela iruditzen zaio.