Maitane Lasarte - Teknicalde
Elgoibarko TEKNICALDEko produkzio arduraduna. Txandakako Ingeniaritzako bi ikasleren tutore izandakoa da. Orain, diseinu arloan dabilen 2.mailako ikasle baten tutorea da eta, lehen berriz, tailerrean ari zen ikasle batena.
Oraingo
ikaslea, egiten diharduen proiektuan, bezero batentzako produktu bat
berdiseinatzen ari da, kostuak jaisteko, muntaia errazteko...
IRITZIA:
-
Abantaila ekonomikoa da enpresarentzat: askotan izaten ditugu postu batzuk merkatuko langile batekin 8 orduz betetzeko bestekoak ez direnak, baina lanez gainezka daudenak eta horiei laguntzeko IMHra jo dugu behin baino gehiagotan.
-
Esperientzia onak izan ditugu: jende gaztea da, mentalitatez irekia, teknikoki nahikoa prestatuta, egin beharreko lana azkar hartzen duena, biziorik ez duena, hau da, moldaerrazak.
-
Unibertsitatetik ateratzen zarenean ezberdina da, nagusiago zara eta zuzenean hasten zara lanean, zugandik asko espero izaten dute; “produktiboa” izateko denbora behar izaten da. Txandakan lanean egiten ari zarenean berriz, badakite ikasten ari zarela, gehiago ulertzen dizute... eta horrela, errazagoa da lan munduan sartzea.