Hemen zaude: Hasiera Txandakako IMH Ingeniaritza Emaitzak-Lekukotasunak-Bideoak Eleazar Raya - Soraluce
Dokumentu Akzioak

Eleazar Raya - Soraluce

Ermuarra, txandakako ingeniaritza ikasi aurretik industri ekipoen mantenimenduko goi-mailako heziketa zikloa ikasi zuen. Grabazioaren unean Soraluce E.Koop.eko Zuzendari Komertziala da eta IMH saria jaso du ikasle aipagarri bezala 9. edizioan

IRITZIA:

Testimonios Ingeniería Alternancia

Txandakatzea

 

  • Txandakatze edo alternantzia ideia bera oso egokia iruditzen zait: teoria eta praktika batera dituzu. Zikloetako ikasle bat praktikara doanean edo unibertsitatea ikasi ondoren lanera zoazenean asko dakizu baina ez duzu ezagutzen enpresaren barruko bizimodua. Txandakatze sistemak enpresa barrutik ezagutzen ahalbideratzen dizu, eta "hankak lurrean" izaten laguntzen dizu.
  • "Bizitzaren" ikasgaiak ikasten dira IMHko ingeniaritzan. Gure lankideak ez dira integralak edo planoak, pertsonak dira eta hauekin erlazionatzen ere ikasi behar duzu. Adibidez aurkezpen publikoak edo talde-lanari buruzko gaiak ikasten dira. Ikasgai hauek tentsioan jartzen zaituzte eta lagundu trebeziak zureganatzen.
  • "Atzerriko misioa": kanpora joan behar duzu bizitzera denboraldi baterako lan egitera. Oso ongi etorri zitzaidan "erosotasun gunetik" ateratzen baitzara. Pertsonalki oso garrantzitsua iruditzen zait zeren erabakiak hartu behar dituzu, eta zure erabakien emaitzak zuregan nola eragiten duten ikusteko oso ona da.