Lekukotasuna: Txandakako IMH Ingeniaritzako hirugarren kurtsoko ikaslea.
Ingeniaritza hasi aurretik, Jesus Obreron, Gasteizen, Mekanizazio bidezko Produkzioko Goi-Mailako Heziketa Zikloa ikasi zuen.
Zayer-en
dago lanean, Gasteizen: tamaina handiko fresatzaileak eta mekanizatu
zentruak egiten dituzte. Ingeniaritzaren lehen urtean produkzio
sailean hasi zen lanean eta orain, hirugarren mailan erosketa sailean
dihardu.
IRITZIA:
-
Betidanik antzeman izan du lan esperientzia kontuetan behar handiagoa zuela eta hau lana eta ikasketak uztartzen dituen eredu bat da, esperientzia lortzeko egokia, alegia.
-
Enpresak bere neurrirako ikasle bat sortzen du, bere neurrira perfil bat garatuz, bukatzean beren beharretara egokitutako langile bat izateko.
-
Enpresa-kultura maila bat lortzen da, ikasle arrunt batek lortu ezin duena. Lanik egiten ez duen ikasleak enpresara iristen dira eta enpresa zer den ere ez dakite. Enpresa munduak ez du zerikusirik ikasketenarekin.
Atzerriko misioa: Txinan egin zuen eta askotarako balio izan dio, hala nola, ikasteko, pertsona bezala garatzeko, asko gustatu zitzaion kultura hura ezagutzeko, ingelesa hobetzeko, beste eremu batzuetan bere gaitasunak antzemateko, heldutasuna bereganatzeko... Esperientzia ahaztezina, errepikatzekoa.
Bideoa erdaraz dago