Hemen zaude: Hasiera Txandakako IMH Ingeniaritza Emaitzak-Lekukotasunak-Bideoak Karlos Balsategui - Talleres Aratz
Dokumentu Akzioak

Karlos Balsategui - Talleres Aratz

Txandakako Ingeniaritzako lehenengo promozioko ikaslea da. Egun, Talleres Aratzen ari da lanean, bere txandakako ingeniaritza ikasketak burutu zituen enpresan eta produkzio arduraduna da.

Ingeniaritza LekukotasunakIRITZIA:

  • Neurrira eginiko ikasketak dira eta hirugarren urtean zure ikasketak bereziki osatzen dituzu.

  • Lanean diharduzun enpresaren arabera, espezializatzen zara eta lortzen dena ez da pertsona itxia eta “karratua”.

  • Proiektuak errealak eta pragmatikoak dira, ez karrera amaierako proiektu klasikoak bezalakoak.

  • Alde bientzat ditu onurak. Ikasleak prestakuntza jasotzen du eta enpresak emaitzak jasotzen ditu.

  • Enpresarentzako hoberena da ikaslea etorkizunean enpresako parte izatea.

Atzerriko misioa: oso garrantzitsua da profesionalki eta pertsonalki. Beste herrialde batzuetako jendea ezagutzen duzu eta horien bidez beste enpresa batzuetako ezagutzak jasotzen dituzu. Gainera, zure hizkuntzan hitz egiten duenik ez dago eta ez badizute ulertzen, egunez egun, gehiago saiatzen zara lortu arte.

Bideoa erdaraz dago