Iñaki Belategui - Ulma
Oñatiko Ulma Packaging-eko muntaia kate bateko Fabrikazio Arduraduna da. Txandakako IMH Ingeniaritzako bigarren mailako ikasle baten tutorea da. Duela urte batzuk kalitateko sailean txandakako ingeniaritzako beste ikasle bat izan zuten emaitza oso onarekin.
IRITZIA:
-
Ikasleen maila altua da, autonomia oso azkar hartzen dute, gazteak ondo zentratuta etortzen dira, enpresa zer den ondo dakite.
-
PAMS* proiektuak denbora luzez buruan zuen ideia bat garatzeko balio izan dio, ez baitzuten baliabideri hura garatzeko. Orain, bi hilabetetan, enpresaren argazki berri bat dute eta horren bidez erabakiak har ditzakete.
-
Txandakako ingeniaritzak enpresarekiko, proiektuekiko... duen gertutasuna gustatzen zaio asko.
PAMS proiektuak: 2.mailan egiten diren modelizazio proiektuak dira.http://www.imh.es/albisteak/txandakako-imh-ingeniaritzan-proiektuen-aurkezpenak
Atzerriko misioa: Bere ikasle-langilea Brasilera joango da, bertan hemengo fabrikaren kopia bat dute, eta ziur dago lan garrantzitsua egin eta gaitasun bereganatuko dituela. Modu horretan, hango arazoak zuzenean jakin arazi ahal izango ditu, hemen izan dituzten arazoak Brasilen saihestuz.
Bideoa erdaraz dago