Beste Lekukotasun batzuk
Beste lekukotasun batzuk ikusteko aukera.
Txandakako IMH Ingeniaritza 1996 urtean hasi zen irakasten, inguruko enpresa garrantzitsuenen eta gizarte agente nagusienen laguntzarekin.
Esperientziak emaitza gogobetegarriak eman ditu: ikasketak bukatutakoan lortutako laneratze-maila altua izan da, eta ikasketak burututa enpresa berean jarraitzen dutenena ere bai.
LEKUKOTASUNAK
Edurne Iriondo, asmaola ete-entzako berrikuntza-ko materialeen aditua / 3. promozioko ikaslea
Ikasle ohiaren lekukotasuna
Txandakako IMH Ingeniaritzak erabiltzen duen txandakako prestakuntzaren metodologia honetan aipagarriena ikasle eta empresaren artean diseinatutako helburu (pedagogiko eta industrial) progresibo bidezko ikaskuntza da. Proiektu bakoitza erronka bat da eta irakasleak laguntzaile bihurtzen dira helburua lortzeko. Lan dinamika honek autonomoago, aktiboago eta ausartago izatera eramaten gaitu; ezaugarri ezinbestekoak erantzunkizunak delegatu behar diren profesionaletan.
Eleazar Raya, SORALUCE, KOOP.E., Zuzendari Komertziala / 5. promozioko ikaslea
Ikasle ohiaren lekukotasuna
Lana eta formazioa konbinatzeak ikuspegi orokor batekin egoera ezberdinetan egokitzeko prestatu nau, eta aldi berean jasotako prestakuntza eta ibilbide profesionala nire ardurapean egon dira.
Teknika dosi egokia komunikazioa eta kudeaketa ereduei buruzko ezagutzarekin uztartuz, irudimena askatzen laguntzen du betiko arazoei erantzun berriak emateko.
Olatz Garate. ESTAMPACIONES DURANGO - Zuzendari Tekniko-Komertziala. 6. promozio ikaslea
Mirentxu Landaburu. Ingeniaritzako 13. promozioko ikaslea. ABBAMOTOReko ingeniaria
Alain Jauregi Ingeniaritza Eskolako 10. promozioko ikaslea TALLERES HILFAko Mekanizazio arduraduna
Xabier Ortueta, AFM Makina Erreminta Ekoizleen Elkarteko Zuzendari Orokorra
Enpresan aurrerago jardungo duzun lanpostuko lana eta prestakuntza akademikoa uztartzeak, doitasun osoa eta planifikatua ahalbideratzen du. Ikasleak bere ibilbidea hasieratik diseinatu dezake, laguntza pertsonalizatuarekin, honela gradualki ardurak bereganatzen joan daiteke eta profesionalki hazten.
Enpresak, bere aldetik, prestakuntza plana amaitu ondoren, lanpostuko profilera egokitutako pertsona izango du, gaitasunak sendo garatu dituena eta atarramenduarekin lehen egun berberetik.
Mikel Sarriegi, ADEGI - Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntza Zuzendaria
Txandakako IMH Ingeniaritza ereduak, enpresen behar profesional eta gaitasun beharretatik diseinatua eta programatua, ikasleen berehalako arrakasta profesionala eta enpresa kontratugilearen balioaren aberastasuna bermatzen du
EGINDAKO PROIEKTUAK ESPEZIALITATEKA