Hemen zaude: Hasiera Txandakako IMH Ingeniaritza Emaitzak-Lekukotasunak-Bideoak Beñat Eizagirre: Teknicalde
Dokumentu Akzioak

Beñat Eizagirre: Teknicalde

Pasai Donibanekoa. Txandakako IMH Ingeniaritzako 2. mailako ikaslea eta txandakatzea Teknicalden egiten dihardu, Diseinu sailean. Aurrez Errenteriko Don Boskon Industri Ekipoen Mantenimenduko Goi Mailako Heziketa Zikloa ikasi zuen.

Ingeniaritza LekukotasunakIritzia

Ikasketak berbideratzeko erabakia

Heziketa Zikloa amaitu ondoren, ingeniaritza ikasketa klasikoa egiten hasi zen. Nahi zuena ez zela konturatu zen eta lanean hasi zen beste zerbaiten bila zebilen bitartean. Interneten Txandakako Ingeniaritzaren berri izan zuen, ikasketak lanarekin uztartzen dituena, interesgarria iruditu zitzaion eta probak egin ondoren sartu zen.

Krisiaren eraginez, enpresa aldatu beharra

  • Txandakako Ingeniaritzako lehen urtean Oiartzungo enpresa batean hasi zen lanean lantegi-buruaren postua hartzekotan baina krisia zela eta Erregulazio Espedientean sartu ziren eta utzi egin behar izan zuen lana beste aukerarik ez zuelako. Egun, Teknicalden, Elgoibarren, dago lanean Diseinu sailean.

  • Enpresaz aldatu beharra profil aldaketa suposatu dio, mantenimendutik diseinura pasa baita. Abantailak ikusten dizkio egokitzapen prozesu honi, gai bat baino gehiago ezagutzeko aukera, bere curriculuma aberasteko.

  • PAMS proiektua (2. mailako modelizazio proiektua) Ulma Packaging-en ari da egiten beste bi taldekiderekin, gustura ari da mundu, enpresa eta lanbide ezberdina ezagutuz.

Abantailak: Enpresa mundua ezagutzean askoz gaitasun gehiago lortzen direla usten du eta Beñaten kasuan, 3 enpresatan aritzea tokatu zaionez, oraindik eta gehiago. Ikasketa eta lan mundua oso ezberdinak direla usten du, eta uztartu egin behar dira. Horrez gain kirola bezalako afiziorik baduzu, konplexua bihurtzen da. Beraz egunera eraman behar dituzu gai guztiak. Lehen enpresako arduraduna aipatzen du: “esaten zion bezala, ingeniari izaten ikasteko, aurretik enpresan lana egin beharra dago”.