Hemen zaude: Hasiera Txandakako IMH Ingeniaritza Emaitzak-Lekukotasunak-Bideoak Ander Ceciaga - Ulma
Dokumentu Akzioak

Ander Ceciaga - Ulma

Arrasaten Proiektu Mekanikoen Garapena Goi-mailako heziketa zikloa ikasi ondoren, Txandakako IMH Ingeniaritzan bigarren mailan ikasten ari da eta txandakatzea Oñatin, Ulma Packaging-en egiten dihardu.

Ingeniaritza LekukotasunakIRITZIA:

  • Hasieran kezka zuen, pausu garrantzitsua baitzen 20 urterekin lanean hastea, enpresan eragina izango zuten erabakiak hartzea, ardurak hartzea... baina erabaki zuzena izan dela ziurtatzen du, berriz berdina egingo luke.

  • Lan egiteko aukera duzu eta bertan ikasten da gehien. Ikasten duzuna erabili egiten duzu, ez duzu ahazten.

  • Merkatura ateratzen zarenean zure curriculumean hiru urteko esperientzia duzu.

Atzerriko misioa: Brasilera joango da eta joateko irrikaz dago, aldatzeko, probatzeko, gauzak egiteko lan egiteko modu ezberdinak izango dituzten herrialde guztiz ezberdin batera joateko...

Ingelesa: Ingeniaritza amaitzean TOEIC azterketa gainditzea eskatzen da. Ingelesa inoiz ikasi ez duen pertsona batentzat gogorra izan daiteke, baina bizitza osoa ingelesa ikasten ibili bazara pausu bat gehiago besterik ez da. Ingelesa nazioarteko hizkuntza da eta jakin egin beharra dago.

Bideoa erdaraz dago