Lekukotasunak
Atal honetan aurkituko dituzue txandakako ingeniaritzaren esperientzia bizi izan dutenen azalpenak:
Batzuk ikasten dabiltza, beste batzuk dagoeneko amaitu dute prestakuntza eta badira enpresa-tutore direnak edo izandakoak.
Beraien esperientzia entzuteak gure Ingeniaritza nolakoan den ulertzen lagundu diezazuke.
Entzun eta nahi baduzu galdetu edo egin zure komentarioak!
TXANDAKAKO IMH INGENIARITZA. LEKUKOTASUNAK. SARTU ETA BIDEOA IKUSI
Zumaiako KORTA GROUPeko Produkzio Zuzendaria. Txandakako ingeniaritzako 3 ikasleren tutore izandakoa da. Grabaketaren momentuan uda honetan atzerriko misioa Indian egingo duen 2. mailako ikasle baten tutorea da.
Pasai Donibanekoa. Txandakako IMH Ingeniaritzako 2. mailako ikaslea eta txandakatzea Teknicalden egiten dihardu, Diseinu sailean. Aurrez Errenteriko Don Boskon Industri Ekipoen Mantenimenduko Goi Mailako Heziketa Zikloa ikasi zuen.
Oñatiko Ulma Packaging-eko muntaia kate bateko Fabrikazio Arduraduna da. Txandakako IMH Ingeniaritzako bigarren mailako ikasle baten tutorea da. Duela urte batzuk kalitateko sailean txandakako ingeniaritzako beste ikasle bat izan zuten emaitza oso onarekin.
Ingeniaritza hasi aurretik, Jesus Obreron, Gasteizen, Mekanizazio bidezko Produkzioko Goi-Mailako Heziketa Zikloa ikasi zuen.
Ermuarra, txandakako ingeniaritza ikasi aurretik industri ekipoen
mantenimenduko goi-mailako heziketa zikloa ikasi zuen. Grabazioaren
unean Soraluce E.Koop.eko Zuzendari Komertziala da eta IMH saria jaso du
ikasle aipagarri bezala 9. edizioan
Itziartarra, Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritzako 8. promozioko ikaslea. Grabazioaren momentuan KORTA enpresan lanean KORTA INDIAko arduradun bezala (controller).
Elgoibarko TEKNICALDEko produkzio arduraduna. Txandakako Ingeniaritzako bi ikasleren tutore izandakoa da. Orain, diseinu arloan dabilen 2.mailako ikasle baten tutorea da eta, lehen berriz, tailerrean ari zen ikasle batena.
Ebaketa eta zulaketako dibisioko produkzioko arduraduna Danobat Kooperatiban. Makinak eta tresnak egiten diztuzte, hain zuzen, zerrak eta zulagailuak. Txandakako IMH ingeniaritzako bi ikasleren tutore izan da eta datorren ikasturterako beste bat hautatua dute.
Beste lekukotasun batzuk ikusteko aukera.
Oñatiarra, Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritzako 11. promozioko ikaslea. Grabaketaren garaian COPRECIn lanean kalitate sailean.
Azkoitiko JUARISTI TS COMERCIAL-eko Kalitate eta produkzio arduraduna. Makina Erreminta sektorekoa. %90 esportatzen dute. Grabaketaren momentuan Txandakako IMH Ingeniaritzako 3. mailako ikaslearen tutorea da.
Txandakako Ingeniaritzako lehenengo promozioko ikaslea da. Egun, Talleres Aratzen ari da lanean, bere txandakako ingeniaritza ikasketak burutu zituen enpresan eta produkzio arduraduna da.
Arrasaten Proiektu Mekanikoen Garapena Goi-mailako heziketa zikloa ikasi ondoren, Txandakako IMH Ingeniaritzan bigarren mailan ikasten ari da eta txandakatzea Oñatin, Ulma Packaging-en egiten dihardu.