Hemen zaude: Hasiera Txandakako IMH Ingeniaritza

Ongi etorri

Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolara

 

GRADU BERRIA:

Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua

EHU/UPVk  atxikipena onartu ondoren, IMHko Txandakako Ingeniaritza Eskolak “Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniaria” gradu berria eskainiko du 2012-2013 ikasturtetik aurrera (egiaztapena bideratzen).

Gradu berriak orain arte eskainitako txandakako prestakuntza sistema pedagogikoa mantenduko du eta espainiar unibertsitate sistemaren graduen betebeharrei egokituko da.


Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolak prestakuntza akademikoaren eta enpresan ematen den kontratudun lanaren arteko alternantzian oinarritutako ingeniaritzako ikasketa unibertsitarioak eskaintzen ditu. Ikasketa aukera berritzailea da, enpresak dituen premien neurriko ekipoa izateko beharrari zuzenean lotuta dagoena, eta prestakuntzarik onena lortu nahi duena ingeniariarentzat, hain zuzen ere, ingeniaritza-ikaslea bera enpresa batean integratzearen bidez.

Txandakako IMH Ingeniaritzak, enpresan eta ikastetxean paraleloki ematen denez lehen urtetik, bi gauza ahalbidetzen ditu: ikasleek enpresen errealitatea ezagutzea eta ikasketak enpresen beharren arabera orientatzea.

Ikasketa metodologia horri esker lortuko diren ingeniariek, arlo teknikoan eta gestio-arloan ardurak hartzeko gaitasun handia ez ezik, enpresa-ezagutza sendoa ere izango dute.

 

Ikusi zergaitik ikasi Ingeniaritza IMHn

Ingeniaritzaren inskripzio eskaera betetzera joan

Ingeniaritzaren Ate Irekiak ikusi

Azpimarratuak