Oso ondo etorri zaigu, eta ziur gaude behin baino gehiagotan erabili duzuela edo erabiliko duzuela. www.virustotal.com web orriari buruz hitz egiten ari gara.

IMHn antibirus bat daukagu, momentu honetan F-Secure antibirusa, eta beste ekipo batzuetan (eramangarri pertsonaletan) AVG-a
Orain dela gutxirarte Etrust-a eduki dugu eta orain F-Securek fitxategi batzuk “birusa” bezala detektatu ditu, eta gure ustez “falso positivo” dira.
PTC-proengineer karpetan dagoen fitxategi bat da birusa detektatu duenetariko bat, eta programa honekin denbora daramagu lanean. Izan daiteke birus bat izatea.. baina… nola jakin F-secure-k “falso positivo” bat erakusten ari den ala ez?
www.virustotal.com webgunera joaten gara (post hau idazten ari garenean zerbitzu hau jausita dago, Murphy handia da!) eta han Upload a File-n klik eginez gure fitxategi sistematik fitxategi bat aukeratzen dugu
Behin igota dagoenean, zer egiten du zerbitzuak? Fitxategi hori 42 antibirus ezberdinekin analizatzen du, eta bakoitzak zer esaten duen fitxategi horri buruz esaten digu. Gure kasuan .. “falso positivo” bat da F-secure delako antibirus bakarra birus bezala detektatzen duena.. (Kontuz honekin! HAIN BERRIA izan daiteke birusa, non oraindik F-securek soilik lortu duen beraien firmetan sartu)
Zerbitzu oso ona!



Jarraitu Guri!