Truko txiki hau ondo etorri daiteke zuen disko gogorra topera daukazuen (daukagun) guztieri eta distro bezala Debian edo deribatuak (Ubuntu) erabiltzen baduzue. Instalatzeko erremintarik errazena “apt” zoragarria da (komando bidez) edo bestela pakete kudeatzailea den “Synaptic”, pantaila grafikoak nahiago duzuenontzat.
Gure disko gogorra topera dagoela konturatzen bagara, ideia on bat /var/cache/apt/archives direktorioan begiratzea izaten da, non denboraren poderioz deb luzapena duten pakete mordo bat pilatuz joan ohi dira, tokia hartu besterik egiten ez dutenak, giga batzuk okupatzera heldu arte.
Karpeta hau husteko erarik onena terminal-ean ondorengo komandoa tekleatzea da:
> sudo apt-get clean
Komando honekin gure cache lokalean gordeta dauden fitxategi guztiak ezabatzen ditugu
Beste aukera bat izan daiteke:
> sudo apt-get autoclean
Beste komando honekin gure cache lokalean aurkitzen diren eta zaharkituak dauden pakete fitxategi guztiak ezabatzen ditugu.
Hau egin eta gero zuen diskoan mega pila bat gehiago izango dituzu eskuragarri.


Jarraitu Guri!