TeamViewer Internet bidez beste ordenagailu baten kontrola hartzeko tresna bat da. Tresna hauek oso baliagarriak dira aparte dagoen norbaiti bere ordenagailuan duen arazo bat konpontzen lagundu nahi badiozu. Ezinbestekoa how-to-pringao lanetan dabilen edozeinentzat.
Tresna hau doakoa da erabiltzaile pribatuentzako, eta beta moduan badago ere, aurrerantzean linux sistementzako bertsioak izango ditugu.
Pantailaren kontrola hartzeaz gain, beste hainbeste aukera ere badigu: fitxategien transferentzia, txata, Voip bidez bestearekin hitz egiteko aukera, eta abar.
Guk probatu dugu bi linux makinen artean, eta abiadura oso azkarra ez bazen ere, ondo ibili da (voip bidezko ahotsak ez digu funtzionatu).



Jarraitu Guri!