Hemen eta hemen hobeto azaltzen dute, baina funtsean hau da: Internetetik fitxategi bat deskargatu aurretik, plugin honek 40 antibirus desberdin pasatzen dizkio, birusa daukan ala ez jakiteko.
Ez hori bakarrik, firefox-en jartzen dizun tresna barran dauden aukerei esker, posible da web gune bati ere segurtasun test hau pasatzea.
Etxean ere instalatzeko ezinbestekoa.
Instalatzea erraza da:
- Hau deskargatu http://virustotal.hispasecsistemas.netdna-cdn.com/progs/vtzilla.xpi
- Firefox zabaldu, eta Fitxategia –> Ireki fitxategia menutik, deskargatu dugun vtzilla.xpi ireki
- Instalazioa onartu
Hau egin ondoren, web gune baten gaudela deskargatu nahi dugun estekaren gainean eskuineko botoiarekin klikatuz “scan with VirusTotal” aukera agertuko zaigu.
Google Chrome erabiltzen dutenentzako ere gehigarria publikatu dute eta hemendik deskargatu daiteke
Zorionak VirusTotal taldeari gehigarri hau garatzeagatik !!




Jarraitu Guri!