Orrialde nagusia > sare-sozialak > Google + , Facebook eta Twitter sinkronizatu Chromekin : Publish Sync, SGPlus

Google + , Facebook eta Twitter sinkronizatu Chromekin : Publish Sync, SGPlus

Orain arte sare sozialeko laneko kontuak Hootsuite-kin sinkronizatzen genituen. Baina Google+ heldu da, eta momentuz Hootsuitek ez du onartzen Google+, Hootsuite Enterprise edizioa ez badaukazu.

Begiratzen ari gara, eta Google+etik Facebook eta Twitter kontuak eguneratzeko orain esango dizuegu zein den topatu dugun era errazena. Ziur beste era batzuk egongo direla… esango duzue.

Chromek extensio piloa dauzka.. eta nahi deguna lortzeko bi extensio erabiltzen ari gara batera: Publish Sync, SGPlus.

  • Publish Sync oso ondo dago Google+etik Facebook-era bidaltzeko gauzak, administratzen dituzun orrialdeetara ere bidali ditzakegu eguneraketak (aukeratu dezakezu nahi dituzun orrialdeak + perfila). Baina Twitterrekin momentuz ez du oso ondo funtzionatzen. Bidali behar duzun testua 140 karakterretik pasatzen bada, ez du ezta bidaltzen.. eta url-ren bat baldin badauka.. ez du bidaltzen
  • Horretarako, beste plugin bat behar dugu, ete hemen sartzen da SGPlus. Honek Facebook eta Twitterrekin dauka integrazioa.. baina Facebook-en ez du orrialdeekin lan egiten. Twitterekin ondo lan egiten du (egin ditugun frogak behintzat)..

Beraz… 2ak behar ditugu nahi duguna lortzeko: Google+-en publikatu eta Twitter eta Facebook-en bidaltzea (bai profilean edota orrialdeetan).

Hemen irudi batzuk.. 2 extensioan instalatu egin behar dituzue, eta google+, twitter eta facebook-eko kontuekin lotu.

Public Sync eta SGPlus

Hemen pixka bat handiagoan.  Public-sync-en (gorriz) aukeratzen dugu Facebook eta nahi badugu orrialderen bat ere, eta SGPlus-ekin twitter, eta listo. Ahh.. gainera SGplusek estekak eta txikitzen ditu (ez duzu behar beste extensio bat edo zerbitzu bat erabili behar funtzionalitate hau lortzeko). beraz oso ondo

Public Sync eta SGPlus

Hemen Public Sync-ek nola uzten digun Facebook-eko orrialdeetara bidaltzen, eta baita taldeei ere.. ;)

Public Synt eta Google+ Facebookekin lana

Gauza bat bai botatzen diogu faltan.. programatu ahal ez izatea.. ;( Hau da, esan mezu bakoitzari ze egunean eta ze ordutan argitaratzea nahi dugun.. Horrelako funtzionalitatea lortu ezkero.. perfekto!

Share
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.