GetFolderSize, karpeta bakoitzak zenbat okupatzen duen ikusteko. Leku optimizazioa
Zenbatetan ikusten dugu gure disko gogorrean lekurik ez daukagula edota gure enpresaren informatikariek esaten digute karpeta batzuetan leku gehiegi okupatzen ari garela? Denbora piloa galtzen dugu garbiketa egin nahian
Lan hauetan lagunduko diguten programak daude, eta eta GetFolderSize (http://www.getfoldersize.com/) hauetako bat da. Internetetik jeitsi eta instalatu eta gero (dena Hurrengoa, Hurrengoa, Hurrengoa emanda..), irekitzen badugu hau ikusiko dugu:
Konprobatu nahi dugun unitatea edota karpeta aukeratu egin behar dugu:

Nahi duguna aukeratzen dugu:

Eta behin aukeratuta dagoela (kasu honetan x:\orokorra\komunikazioa), eskaneatzeko botoiari ematen diogu:

Denbora piloa joango zaigu, eskaneatu egin behar duen datu kopuruaren arabera.
Unitateak Megatan jartzen ditugu (beste unitateren bat nahi badugu, berdin dio.. guk nahi duguna)
Bukatzen duenenan ikusten da zeintzuk diren gehien okupatzen duten karpetak eta hortik hasi gaitezke. Gainera barruan dauden azpikarpeten tamainak ikusi daitezke.

123 botoia sakatuta, karpeta horren barruan dauden fitxategi handien zerrenda agertuko litzateke


eta dagoeneko garbitu dezakegu edo behintzat ikusi zer den horrenbeste okupatzen duena. Fitxategi edota karpeta batean jartzen bagara eta eskumako botoia sakatzen badugu: Open File Location, eta karpeta horretara joango gara zuzenean

Ziur gaude sorpresa hartuko dugula zenbat fitxategi handi dauden ikustean (eta ez ginen gogoratzen hor zeudenik ere). Hori bai.. kontuz erabili tresna hau… eta ezabatu ezabatu daitezkeen fitxategiak! Ez ezabatu sistemetako fitxategiak!
