Corel Video Studio X3 eta Xvid kodek-a. Stats file not found error
Orain dela egun batzuk Ulead Video Studio 11 eguneratu egin dugu eta Corel Video Studio X3 erosi dugu.
Software hau erabiliaz gure bideotxo batzuk egiten ditugu, ez gera adituak gai honetan, baina gauza politak ateratzen dira.
Bertsio berri honekin MTS fitxategiekin (gure bideokamara Panasonic HDC-HS300-k horrelako fitxategiak sortzen ditu) lan egin dezakegu zuzenean.
Gainera fitxategi asko batera bihurtu ditzakegu beste formatu batzuetara.

Aukera honekin saiatu egin gera fitxategi mordo bat Xvid-era pasatzea, baina neure portatilean errore bat ematen zidan: “statsfile not found” , Ok-ri eman eta gero hurrengo errorea “This video codec is unable to compress the video with the specified frame size”.


Zer esan nahi zuen honek? Ideiarik ez, frame size aldatuta ere arazo berdina ematen zidan.. ;(
Beste ekipo batean froga egin eta gero, dena OK..
Google-n bilatuta, soluzioa bilatu dugu. Xvid kodek-a instalatzeko garaian, konfiguratu daiteke. Dirudienez aldaketaren bat egin diot noizbait, eta horregatik ez zebilen: Load Defaults aukeratu egin behar da Xvid Kodek-aren konfigurazioan, eta horrela Corel Ulead-etik Xvid bideoak arazorik gabe sortzen dira..
Xvid Konfigurazioa: “Configure Encoder”

Pantaila honetan eman behar diogu “Load Defaults”-eri:

Soluzio hoberena zalantzarik gabe parametro guztiak ondo ulertzea, baina neuretzako momentuz ezinezkoa… beraz..
