Azken bolada honetan bideo tresna askorekin lan egiten ari gara.
Gure disko gogordun bideokamerarekin grabatzen dugu (Panasonic HDC-HS300) AVCHD formatuan. Disko gogorrera MTS fitxategiak kopiatzen ditugu, eta konbertitu egin behar ditugu beste formatu batera, gure ordenagailuekin lan egin ahal izateko (AVCHD kalitate handiko formatu bat da eta berarekin lan egin ahal izateko potentzia handiko ordenagailuak eduki behar ditugu). Normalean MPEG edota AVI-ra konbertitzen ditugu erosoago lan egiteko.
Tresna batzuk frogatu eta gero (FreeAVCHD converter adibidez), aste honetan Format Factory tresnari buruz hitzegin digute, eta oso konpletoa dirudi

Momentuz froga askorik ez ditugu egin berarekin, baina MTS fitxategiak MPEG-era arazorik gabe konbertitu ditugu. Hori bai, mila aukera dauzka (mugikorretan ikusi ahal izateko bideoak, MP4, 3GP, AVI, RMVB, WMV, MKV, MPG, VOB, MOV, FLV, SWF, GIF…
Gainera fitxategi bat baino gehiago konbertitu dezakezu batera… fitxategiak aukeratu, ze formatuan nahi dituzun esan… eta tresna lanean dagoen bitartean, lanean jarraitu zaitezke.


Jarraitu Guri!