Tknika aldizkariko ekaineko alean publikatuko da segurtasun kopiei buruz idatzi dugun artikulua. Euskaraz eta gazteleraz dago, eta hemen ikus daiteke:
Tknika aldizkariko ekaineko alean publikatuko da segurtasun kopiei buruz idatzi dugun artikulua. Euskaraz eta gazteleraz dago, eta hemen ikus daiteke:
Hemen eta hemen hobeto azaltzen dute, baina funtsean hau da: Internetetik fitxategi bat deskargatu aurretik, plugin honek 40 antibirus desberdin pasatzen dizkio, birusa daukan ala ez jakiteko.
Ez hori bakarrik, firefox-en jartzen dizun tresna barran dauden aukerei esker, posible da web gune bati ere segurtasun test hau pasatzea.
Etxean ere instalatzeko ezinbestekoa.
Instalatzea erraza da:
Hau egin ondoren, web gune baten gaudela deskargatu nahi dugun estekaren gainean eskuineko botoiarekin klikatuz “scan with VirusTotal” aukera agertuko zaigu.
Google Chrome erabiltzen dutenentzako ere gehigarria publikatu dute eta hemendik deskargatu daiteke
Zorionak VirusTotal taldeari gehigarri hau garatzeagatik !!
TeamViewer Internet bidez beste ordenagailu baten kontrola hartzeko tresna bat da. Tresna hauek oso baliagarriak dira aparte dagoen norbaiti bere ordenagailuan duen arazo bat konpontzen lagundu nahi badiozu. Ezinbestekoa how-to-pringao lanetan dabilen edozeinentzat.
Tresna hau doakoa da erabiltzaile pribatuentzako, eta beta moduan badago ere, aurrerantzean linux sistementzako bertsioak izango ditugu.
Pantailaren kontrola hartzeaz gain, beste hainbeste aukera ere badigu: fitxategien transferentzia, txata, Voip bidez bestearekin hitz egiteko aukera, eta abar.
Guk probatu dugu bi linux makinen artean, eta abiadura oso azkarra ez bazen ere, ondo ibili da (voip bidezko ahotsak ez digu funtzionatu).
Aspaldi etorri ziren grabatzera, eta emaitza publikatu dute. Bideoan Jakintza Ikastolako lagunak agertzen dira, eta aspaldiko EHUko irakaslea.
Gaur egun teknologia desberdinak daude sistemak birtualizatzeko, asko ere software librea direnak.
Aukera horien artean, orain dela urte ta erdi guk XEN aukeratu genuen. Aurrez VMWARE-kin ere ibiliak gera, baina XEN-erako bidea egitea erabaki genuen.
Esan bezala ez da bakarra, agian ez da onena, baina guretzat gaur egun soluzio ona da.
Urte hasieran etxe barruan eskuliburu bat sortu genuen instalazioa dokumentatuta izateko, eta orain gure dokumentazio irekia atalean publikatu dugu.
Eskuliburuari buruz zerbait komentatu nahi badiguzu, jarri ezazu post honen erantzun moduan.
Gaztelaniazko bertsioa oraindik ez dago, orain itzulpenarekin gabiltza, ea laster bukatzen dugun.
Eguneraketa (2009/12/15): Itzulpena bukatu dugu. Gaztelaniazko bertsioa hemen dago
Firefox erabiltzen duzu eta gustura zaude, baina batzuetan web gune baten ezin duzu lan egin MS Explorer-entzat bakarrik prestatu dutelako. Kasu hauetan explorer zabaldu behar izaten duzu, eta hori ez duzu atsegin.
Hau bada zure kasua, erraz konpondu dezakezu. Firefox barruan plugin bat instalatuko dugu. Plugin hau instalatu ondoren, Explorer behar duzunean Firefoxek “azpitik” explorer erabiliko du, baina zuk Firefox barrutik ez zara aterako.
Xaguaren eskuineko botoiarekin IE-ekin zabaldu nahi duzun esteka gainean klikatu eta aukeratu “Zabaldu lotura IE Tab-en”

Konturatzen bazara, Firefox-etik atera gabe IE erabili duzu.

Makina Erremintaren munduan Danobat taldea ez da edozein. Talde osatzen duten enpresak oso garrantzitsuak dira sektore honetan.
Badirudi software librearen aldeko apostua egin dutela, bai sistemen aldetik, baita ere erabiltzaileak erabiltzen dituen tresnen aldetik: OpenOffice, 7zip, eta abar.
Ikusi bideoa hemen http://www.gipuzkoa.tv/play.php?vid=1007
Dudarik gabe, albiste ona.
http://www.gipuzkoa.tv/uploads/nTuB5NnhzE5rkjkukZyU.flvHarritzekoa bai. Ez nuen espero XXI. Mendean horrelako zerbait ikusterik, baina hamaika ikusteko jaioak gara
Bartzelona futbol taldeak duen telebista on-line plataformara sartu, eta honako mezu hau jaso det: Windows erabiltzailea ez naizenez, ezin ditudala beraien edukiak ikusi.
Ez didate esan nabigatzaile bat edo beste erabili ezkero hobeto ikusiko dudanik, ez, X gorri bat erabiliz, esan didate nire sistema ez dela bateragarria beraien informazioarekin.

Manual txiki honen bitartez, sare bateko Windows eta Linux zerbitzariak era automatizatu batean itzaltzeko modu bat azaltzen dizuegu.
Ez da erarik hoberena, baina guri balio digu.
On egin daizula.
EvoLve Advance theme by Blogatize • Powered by WordPress AUPA TUX !! (Euskeraz)
Informatika, internet eta software libreari buruzko bloga

Jarraitu Guri!