Aspaldi etorri ziren grabatzera, eta emaitza publikatu dute. Bideoan Jakintza Ikastolako lagunak agertzen dira, eta aspaldiko EHUko irakaslea.
Monthly archives for Abendua, 2009
Facebook manuala: Konfigurazioa eta pribatasuna
Gaur ere beste atal bat bukatu dugu gure Facebook-eko manualean
Gogorazten dizuegu manuala erderaz dagoela, baina bukatzen dugunean euskaratuko dugula.

Ba hori, jarraitu irakurtzen!
Facebook manuala: Erabiltzaileen profilak sortu eta editatu
Esan dizuegun bezala manual berri bat sortzen ari gera:
Facebook manuala: erabiltzaile + enpresentzat sare soziala
Hemen daukazue oraintxe bukatu dugun atal berria: Erabiltzaileen profilak: sortu eta editatu (erderaz) : nola sortu behar den profil berri bat, eta datu batzuk non sartu

Hurrengo atalarekin gaude dagoeneko, oraindik informazio asko daukagu sartzeko eta
Teqpad: gure web-a aztertzeko
www.camina.com-en ikusita, web-zerbitzu hau ikusten dugu, gure web-a edo besteren bat era azkar batean aztertzeko:
Ematen dituen datu batzuk:
- Bisitak
- Eguneko bisitak
- PageRank
- Bisitariak
- Alexa-ren Rank-a
- Orrialdearen balio ekonomikoa
www.imh.es eta www.itxaspe.com -ekin probatu eta gero Alexarekin asko hobetu dezakegu..
Uste dut datu hauek ez direla oso zehatzak, GoogleAnalytics ezberdinak ematen baititu, baina daturen bat ateratzeko ez dago gaizki… edota konparaketak egiteko..
Zenbat balio du zuen orrialdeak? Nere ustez gureak ( lanekoa = imh eta pertsonala = itxaspe) hor esaten den baino askoz gehiago..
Facebook manuala: erabiltzaile + enpresentzat sare soziala. Sarrera
Gure manual atalean manual berri bat sortzen hasi gera: Facebook-eri buruzko manuala: sare sozialak erabiltzaile eta enpresantzat. Momentuz erderaz dago, bukatzen dugunean euskeratuko dugu.
Zeinentzat da manual hau

Lagunekin harremanak mantentzea pertsona bat baldin bazara, edota enpresa bat baldin bazara eta zure produktua saldu, bezeroekin informazioa elkarbanatu … nahi baduzu manual hau zuretzat izan daiteke.
Zer egin behar dugu
Manualean zer ikusiko dugu:
- Profil pertsonala: lagunekin harremana mantentzeko, galduta geneukan jendearekin berriro elkartzeko, gure antzeko zaletasunak dauzkan jendea bilatzeko…
- Taldeak: parte hartu eta sortu taldeak : talde batean sartu gaitezke partehartzeko, gure iritziak emateko… eta gure taldea era sortu dezakegu
- Orrialde batzuen jarraitzaile egin gaitezke (Fan): bere informazioa interesekoa delako. Orrialde bat marka bat izan daiteke (coca-cola, Cannondale, … ) , pertsona famatu bat (Michael Jackson, .. ), denda bat (Kili, bizikleta denda eta bere eskaintzak jaso nahi ditugu)…
- Orrialde bat sortu: zerbitzu edota markaren bat sustatzeko.
- Aplikazioak: nola instalatu eta erabili aplikazio batzuk
Nola ikusiko dugu
Modu errazena ikusteko eta ikasteko: adibide erreal baten bidez: zu eta ni bezalako pertsona baten profila sortuko dugu… afizioak, lanak, burukomin zure antzerakoak… eta sare soziala era askotara erabili dezakegula ikusiko dugu.
Atal bakoitza bukatzen dugunean zuei abisatzen joango gera: http://www.imh.es/sarea/aupatux-eu eta Facebook-en http://www.facebook.com/aupatux
Momentuz hau dago eginda:
Eta momentu honetan beste atal batean lanean ari gera: profil pertsonalak Facebook-en
Espero dugu baliagarria izatea, eta zuen ekarpen, hobekuntzak, zalantzak …. ongi-etorriak izango dira.
Ezkerrak bereziak
Berriro ere Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza zerbitzuari manual hau garatzen uzteagatik. Gogorazten dizuegu Zerikasi Facebook-en ere dagoela, beraz jarraitzaile egiteko aukera daukazuela hemen ere: Zerikasi Facebook-en

Xen teknologia erabiliz sistemak birtualizatu
Gaur egun teknologia desberdinak daude sistemak birtualizatzeko, asko ere software librea direnak.
Aukera horien artean, orain dela urte ta erdi guk XEN aukeratu genuen. Aurrez VMWARE-kin ere ibiliak gera, baina XEN-erako bidea egitea erabaki genuen.
Esan bezala ez da bakarra, agian ez da onena, baina guretzat gaur egun soluzio ona da.
Urte hasieran etxe barruan eskuliburu bat sortu genuen instalazioa dokumentatuta izateko, eta orain gure dokumentazio irekia atalean publikatu dugu.
Eskuliburuari buruz zerbait komentatu nahi badiguzu, jarri ezazu post honen erantzun moduan.
Gaztelaniazko bertsioa oraindik ez dago, orain itzulpenarekin gabiltza, ea laster bukatzen dugun.
Eguneraketa (2009/12/15): Itzulpena bukatu dugu. Gaztelaniazko bertsioa hemen dago
Google Googles: bilatu argazki bidez Android-en
Android sistema eragilea daukan mugikor bat baldin badaukazu, hemen daukazu Google-n aplikazio berri bat: Google Googles. Mugikorrarekin argazkiak aterataz bilaketak egin ditzakezu. Erabilpen adibideak:
- Testu OCR. argazki bat atera dezakegu aurkezpen txartel bateri, eta eskaneatzen du txartela, datuak emanez. Emaitza kontaktu bezala gehitu dezakegu, telefonoz deitu..
- Zuhaitz hosto baten argazkia atera, eta ze zuhaitz mota den esango digu
- Liburu, koadro baten edota eraikin baten argazkia atera, eta identifikatzen dizu, informazioa emanez.
- GPS-a erabiliz, aurrean dauzkagu denda, jatetxeen… informazioa eman dezake…
Bideoa ingelesean dago:
Aplikazioa Google Labs-en dago, beraz oraindik lanean ari dira hobetzeko. Informazio guztia hemen : http://www.google.com/mobile/goggles/index.html#landmark
Bideoa: “A vision of students today”
Bideo txiki bat astea bukatzeko.
Gaur egun ikasleak ikasteko modua zeharo ezberdina da, ez dauka zerikusirik guk ikasten genuen moduarekin.
Zer ikusi daiteke bideoan:
- Gaur egungo ikasteko era aldatzen ari da: ez dute testu liburuak irakurtzen, publikazio digital piloa irakurtzen dute.
- Online 3 ordu t’erdi pasatzen dira, baina telebista aurrean lehen baino gutxiago
- Beraien egunak 26 ordu t’erdikoak dira. “Multitarea” dira, eta izan behar dira
- Gaur egungo ikasle gehienak, ikasketak bukatzen dutenean oraindik existitzen ez den lanpostu baten lan egingo dute
- Facebook eta sare sozialak garrantzi handia edukiko dute
Informazioa lortzen duten era ezberdina da. Gu immigrante digitalak gera, beraiek aldiz natibo-digitalak… prest gaude irakasteko?
Facebook eta Ideateka-ren mus jokoa
Web 2.0 eta mundu birtualekin zerikusi daukaten proiektuak eta zerbitzuak garatzen dituzten enpresa bat da Ideateca.
Orain dela bi egun Bilboko lehenengo Facebook Garagean egon dira eta Facebookerako lehenengo Mus jokoa aurkeztu dute

Oraindik ez dut frogatu (oso txarra naiz musean), baina denboratxo bat daukadanean frogatuko dut eta hordago batzuk botako dizkiet lagunei!
Jokoen gai honek arrakasta handia edukitzen ari da Facebooken eta Ideateca -ko apustua sendoa izango da
Hordago!
Facebook eta Twitter Gmail-en. Google Labs-eko gadgetak
Gmail Labs-en URL-tik gadgetak gehitzeko aukera daukagu.
Gmail Labs-en sartzen gara (http://mail.google.com/mail/#settings/labs) eta behian aukera daukagu. Defektuz ezgaituta daude, gaitzen dugu eta Gordetzen dugu:

Behin gorde dugunean gure Gmailan goian , eta gure posta-elektronikoaren ondoan orlegi den ikonotxo bat agertzen zaigu, esanez Google Labs-eko aukeraren bat aktibatuta daukagula.
Gmailen konfigurazioan Gadgetak arlo bat agertzen da orain:

Gadgetak barruan “Gehitu gadgetak URL bidez”, ikusten dugu URL bidez nola gehitu ditzakegun gadget batzuk. Hemen jarri behar duguna:
- Twitter | http://twittergadget.appspot.com/gadget-gmail.xml
- Facebook | http://hosting.gmodules.com/ig/gadgets/file/104971404861070329537/facebook.xml
Biak gehitu ditugu:

Orain gure Gmail-en, ezkerreko menuan (behian), kaxa berri batzuk dauzkagu, bat Twitterrentzat eta beste bat Facebookentzat
Adibidez, Twitterrentzat, gure kontua konfiguratzen dugu:

Eta orain Twitter-en gauzak ikusi ditzakegu Gmail-etik irten gabe. Gainera, zerrendak dauzkagu, eta beste Twitteren aukera gehiago.

Facebooken gadgeta, Expand aukera bat dauka, eta horrela pantaila handian ikusten dugu.


Jarraitu Guri!