GetFolderSize, karpeta bakoitzak zenbat okupatzen duen ikusteko. Leku optimizazioa

2011(e)ko Azaroak 29 admin Iruzkinik ez

Zenbatetan ikusten dugu gure disko gogorrean lekurik ez daukagula edota gure enpresaren informatikariek esaten digute  karpeta batzuetan leku gehiegi okupatzen ari garela? Denbora piloa galtzen dugu garbiketa egin nahian

Lan hauetan lagunduko diguten programak daude, eta eta GetFolderSize (http://www.getfoldersize.com/) hauetako bat da. Internetetik jeitsi eta instalatu eta gero (dena Hurrengoa, Hurrengoa, Hurrengoa emanda..), irekitzen badugu hau ikusiko dugu:

Konprobatu nahi dugun unitatea edota karpeta aukeratu egin behar dugu:

null

Nahi duguna aukeratzen dugu:

Eta behin aukeratuta dagoela (kasu honetan  x:\orokorra\komunikazioa), eskaneatzeko botoiari ematen diogu:

Denbora piloa joango zaigu, eskaneatu egin behar duen datu kopuruaren arabera.

Unitateak Megatan jartzen ditugu (beste unitateren bat nahi badugu, berdin dio.. guk nahi duguna)

Bukatzen duenenan ikusten da zeintzuk diren gehien okupatzen duten karpetak eta hortik hasi gaitezke. Gainera barruan dauden azpikarpeten tamainak ikusi daitezke.

123 botoia sakatuta, karpeta horren barruan dauden fitxategi handien zerrenda agertuko litzateke

eta dagoeneko garbitu dezakegu edo behintzat ikusi zer den horrenbeste okupatzen duena. Fitxategi edota karpeta batean jartzen bagara eta eskumako botoia sakatzen badugu: Open File Location, eta karpeta horretara joango gara zuzenean

Ziur gaude sorpresa hartuko dugula  zenbat fitxategi handi dauden ikustean (eta ez ginen gogoratzen hor zeudenik ere). Hori bai.. kontuz erabili tresna hau… eta ezabatu ezabatu daitezkeen fitxategiak! Ez ezabatu sistemetako fitxategiak!

Share

Google + , Facebook eta Twitter sinkronizatu Chromekin : Publish Sync, SGPlus

2011(e)ko Azaroak 25 admin Iruzkinik ez

Orain arte sare sozialeko laneko kontuak Hootsuite-kin sinkronizatzen genituen. Baina Google+ heldu da, eta momentuz Hootsuitek ez du onartzen Google+, Hootsuite Enterprise edizioa ez badaukazu.

Begiratzen ari gara, eta Google+etik Facebook eta Twitter kontuak eguneratzeko orain esango dizuegu zein den topatu dugun era errazena. Ziur beste era batzuk egongo direla… esango duzue.

Chromek extensio piloa dauzka.. eta nahi deguna lortzeko bi extensio erabiltzen ari gara batera: Publish Sync, SGPlus.

  • Publish Sync oso ondo dago Google+etik Facebook-era bidaltzeko gauzak, administratzen dituzun orrialdeetara ere bidali ditzakegu eguneraketak (aukeratu dezakezu nahi dituzun orrialdeak + perfila). Baina Twitterrekin momentuz ez du oso ondo funtzionatzen. Bidali behar duzun testua 140 karakterretik pasatzen bada, ez du ezta bidaltzen.. eta url-ren bat baldin badauka.. ez du bidaltzen
  • Horretarako, beste plugin bat behar dugu, ete hemen sartzen da SGPlus. Honek Facebook eta Twitterrekin dauka integrazioa.. baina Facebook-en ez du orrialdeekin lan egiten. Twitterekin ondo lan egiten du (egin ditugun frogak behintzat)..

Beraz… 2ak behar ditugu nahi duguna lortzeko: Google+-en publikatu eta Twitter eta Facebook-en bidaltzea (bai profilean edota orrialdeetan).

Hemen irudi batzuk.. 2 extensioan instalatu egin behar dituzue, eta google+, twitter eta facebook-eko kontuekin lotu.

Public Sync eta SGPlus

Hemen pixka bat handiagoan.  Public-sync-en (gorriz) aukeratzen dugu Facebook eta nahi badugu orrialderen bat ere, eta SGPlus-ekin twitter, eta listo. Ahh.. gainera SGplusek estekak eta txikitzen ditu (ez duzu behar beste extensio bat edo zerbitzu bat erabili behar funtzionalitate hau lortzeko). beraz oso ondo

Public Sync eta SGPlus

Hemen Public Sync-ek nola uzten digun Facebook-eko orrialdeetara bidaltzen, eta baita taldeei ere.. ;)

Public Synt eta Google+ Facebookekin lana

Gauza bat bai botatzen diogu faltan.. programatu ahal ez izatea.. ;( Hau da, esan mezu bakoitzari ze egunean eta ze ordutan argitaratzea nahi dugun.. Horrelako funtzionalitatea lortu ezkero.. perfekto!

Share

Wincor Nixdorf inprimagailua: High Print 4915 . Bigarren eskukoa. Libretak eta dokumentuen inprimagailua

2011(e)ko Urriak 14 koro Iruzkinik ez

Ikastetxean dagoeneko ez dugunez erabiltzen, salgai jartzen dugu.

Libreta eta dokumentuen inprimagailu bat da, Wincor Nixdorf High Print 4915

Interesaturik bazaude, galdetu hurrengo formularioaren bidez: Harremanetan jartzeko inprimakia

Wincor nixdorf highprint 4915

Driberrak: http://www.wincor-nixdorf.com/internet/site_VE/VE/Support/Downloads/HighPrint/Driver/4915/4915_node.html

Manuala: http://minus.com/meak2wXpT

Prezioa: 200 euro (bidalketa gastuak erosleak ordainduko ditu)

Share
Categories: salmentak Tags: ,

Malware-aren kontrako gehigarri bat firefox eta chrome-n instalatzeko

2010(e)ko Azaroak 5 Pedro Arreitunandia Iruzkin 1

Hemen eta hemen hobeto azaltzen dute, baina funtsean hau da: Internetetik fitxategi bat deskargatu aurretik, plugin honek 40 antibirus desberdin pasatzen dizkio, birusa daukan ala ez jakiteko.

Ez hori bakarrik, firefox-en jartzen dizun tresna barran dauden aukerei esker, posible da web gune bati ere segurtasun test hau pasatzea.

Etxean ere instalatzeko ezinbestekoa.

Instalatzea erraza da:

  1. Hau deskargatu  http://virustotal.hispasecsistemas.netdna-cdn.com/progs/vtzilla.xpi
  2. Firefox zabaldu, eta Fitxategia –> Ireki fitxategia menutik, deskargatu dugun vtzilla.xpi  ireki
  3. Instalazioa onartu

Hau egin ondoren, web gune baten gaudela deskargatu nahi dugun estekaren gainean eskuineko botoiarekin klikatuz “scan with VirusTotal” aukera agertuko zaigu.

Google Chrome erabiltzen dutenentzako ere gehigarria publikatu dute eta hemendik deskargatu daiteke

Zorionak VirusTotal taldeari gehigarri hau garatzeagatik !!

Share
Categories: Sailkatugabeak Tags:

Egiaztatu fitxategi batean ea birusa dagoen: VirusTotal.com zerbitzua

2010(e)ko Urriak 8 koro Iruzkinik ez

Oso ondo etorri zaigu, eta ziur gaude behin baino gehiagotan erabili duzuela edo erabiliko duzuela.  www.virustotal.com web orriari buruz hitz egiten ari gara.

Logo virustotal

IMHn antibirus bat daukagu, momentu honetan F-Secure antibirusa, eta beste ekipo batzuetan (eramangarri pertsonaletan) AVG-a

Orain dela gutxirarte Etrust-a eduki dugu eta orain F-Securek fitxategi batzuk “birusa” bezala detektatu ditu, eta gure ustez “falso positivo” dira.

PTC-proengineer karpetan dagoen fitxategi bat da birusa detektatu duenetariko bat, eta programa honekin denbora daramagu lanean. Izan daiteke birus bat izatea.. baina… nola jakin F-secure-k “falso positivo” bat erakusten ari den ala ez?

www.virustotal.com webgunera joaten gara (post hau idazten ari garenean zerbitzu hau jausita dago, Murphy handia da!) eta han Upload a File-n klik eginez gure fitxategi sistematik fitxategi bat aukeratzen dugu

Behin igota dagoenean, zer egiten du zerbitzuak? Fitxategi hori 42 antibirus ezberdinekin analizatzen du, eta bakoitzak zer esaten duen fitxategi horri buruz esaten digu. Gure kasuan .. “falso positivo” bat da F-secure delako antibirus bakarra birus bezala detektatzen duena.. (Kontuz honekin! HAIN BERRIA izan daiteke birusa, non oraindik F-securek soilik lortu duen beraien firmetan sartu)

Zerbitzu oso ona!

Share
Categories: Sailkatugabeak Tags:

Xen Debiankin. Ordu arazoak, desinkronizatzen da. Nola konpondu

2010(e)ko Uztailak 21 koro Iruzkinik ez

IMHn azpaldian gabiltza birtualizazio munduan. Dagoeneko zerbitzari asko birtualizatuta daude, eta pixkanaka-pixkanaka gure helburua zerbitzari gehiago birtualizatzea da.

Momentu honetan Moodle makina berri bat jartzen ari gara. Orain dela urte batzuk moodle-kin hasi ginen, eta orain beste bigarren zerbitzari bat jarri egin behar dugu. Nola ez, birtualizatuta.

Xen zerbitzari batekin egiten ari gara, eta Moodle zerbitzaria Debian bat da. Honaino ondo… dagoeneko frogak eta egiten ari gara, baina gaur bertan konturatu gara arazotxo bat dagoela. Moodle zerbitzariak ez du data ondo eguneratzen…. eta ez hori bakarrik… behin gaizki jartzen denean data, ez da mugitzen ordua. Adibidez momentu honetan hau da bere data: sáb jul 17 13:14:56 UTC 2010 , eta geroxeago begiratzen badugu.. jarraitzen du horrela..

Oso arraroa. Gainera naiz eta shutdown -r now bat egin, makina ez da reiniziatzen, eta halt bat eginda ezta.. (ez dakit honekin zerikusterik daukan, baina beno).

Xen zerbitzaritik destroy bat egin behar dugu makina itzaltzeko. Eta hau ez da oso normala..

Interneten begiratuta, hemen aurkitu dugu konponbide bat: “clocksource/1: Time went backwards” en Xen con Debian

eta irakurrita, hau da egin beharrekoa: xen zerbitzaria (DomO) eta Moodle-n zerbitzaria (DomU)-ren erlojuak independentziatu, eta ntp bidez sinkronizatu gero. Nola?

  • Ireki /etc/sysctl.conf bai Xen eta Moodle zerbitzarian, eta bukaeran lerro hau gehitu: xen.independent_wallclock=1
  • Xen zerbitzarian Moodle zerbitzariaren .cfg fitxategia editatu eta bukaeran lerro hau gehitu: extra=”clocksource=jiffies”
  • Xen zerbitzarian eta Moodle zerbitzarian hurrengo komandua exekutatu sysctl-ren aukerak berriz kargatzeko: sysctl -p
  • Orain Moodle zerbitzaria reiniziatu edota Moodle-n erlojua aldatu hurrengo komandoa exekutatuz: echo “jiffies”> /sys/devices/system/clocksource/clocksource0/current_clocksource

Honekin dirudienez listo egon beharko litzateke. Eginda.. ikusiko dugu egun gutxi barru zer gertatzen den . Ahh.. gainera Xen zerbitzarian beste zerbitzari batzuk dauzkagu, haietan ere egin dugu. Gainera konturatu gara, beste zerbitzari baten berdin gertatzen ari zela.. eta gu konturatu gabe!

Ba hori,  lagungarri bada, de lujo! ;)

Share
Categories: linux, Sailkatugabeak Tags: , ,

Web 2.0 eta sofware askea bideoetan

2010(e)ko Ekainak 25 koro Iruzkinik ez

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Departamenduak Web 2.0 eta Software librea eta kode irekiko sofwarea (FLOSS bezala ere ezaguna) hobeto ezagutzera gonbidatzen zaitu bi bideo bilduma berrien bidez
Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa
Web 2.0 ingurunea, ingurune sozial bat da, pertsonen parte hartzean eta edukien elkar trukaketan oinarritzen dena. Interneten historian, erabiltzailea protagonista duen aro berri baten hasiera markatzen du. Izan ere, pasibo eta edukien kontsumitzaile hutsak izatetik, aktibo eta edukien sortzaile izatera pasa dira erabiltzaileak. Informazioa partekatu, elkarlana sustatu eta komunitateak osatzen dituzte, besteak beste.

Web 2.0 kontzeptua Tim O&acuteReallyk sortu zuen, 2004 urtean, aplikazio berrien eta ordura arte ezezagunak ziren funtzionalitate berriak eskaintzen zituzten webguneen etengabeko sorrera harira. Sare sozialak, blogak edota wikiak dira tresna berri hauen adierazle batzuk. Teknologiak ahalbidetu du web 2.0 ingurunea, baina jarrerarekin du zerikusi handiagoa, erabiltzaileak egiten baitu web 2.0.

Hemen dauzkazue garatu dituzten bideoak. Itxura oso ona daukate!

http://www.igipuzkoa.net/eu/html/4/207.shtml

Share

Nola bidali estekak ordenagailutik Android telefono batera

2010(e)ko Ekainak 23 kristian Iruzkinik ez

Android-en munduan zabiltzatenok jakingo duzue laister irtengo den 2.2 (Froyo) bertsioak, beste hainbat berrikuntzaz gain, ordenagailutik zuen mugikorreetara klik batekin link-ak bidaltzea ahalmenduko duela.

Hala ere, presa duzuenok eta Android 2.1 bertsioa baduzue, aukera duzue antzerako funtzionalitatea izateko eskuragarri. Hau posible da LinkPush erabiliz.

Instalakuntza prozesua hau izango litzateke:

  1. Instalatu LinkPush zure mugikorrean
  2. Instalatu plugin-a zure ordenagailuako web nabigatzailean:
  3. Ez baduzu jada, aktibatu Gtalk bitartez berehalako mezuak jaso ahal izateko aukera.
  4. Zure nabigatzailean bidali nahi duzun orrian zaudenean egin klik LinkPush botoian.
  5. Zure android telefonoan LinkPush erabiltzailetik mezu bat helduko zaizu web orriko estekarekin.

Share
Categories: android, aplikazioak Tags:

Txandakako IMH Ingeniaritza. Sare sozialetan ere

2010(e)ko Ekainak 17 koro Iruzkinik ez

Gutxinaka sare sozialetan sartzen ari gara:  Facebook, Flickr, twitter, …

Facebook-ekin jarraituz (erabiltzaile kopurua gorantz doa), atzotik beste orrialde bat daukazue: Txandakako IMH Ingeniaritzaren orrialdea Facebook-en
ingenieria en alternancia IMH en Facebook
Helburua: gure ingeniaritzari buruzko informazioa zabaldu, gai honi buruzko esteka interesgarriak ema, leku bat jarri non gurekin harremanetan egon..

Zuen zain gaude!  Txandakako IMH Ingeniaritzaren orrialdea Facebook-en

Zer da Txandakako IMH Ingeniaritza? Hemen irakurri dezakezue, gure web-ean: Txandakako IMH Ingeniaritza atalean

Share

Bigarren eskuko Ericsson telefonoak salgai: DBC 212, DBVA 204, DBC 210, DBC 214

2010(e)ko Ekainak 11 koro Iruzkinik ez

Bada denboratxoa gure telefonia sistema aldatu dugula IMHn. Momentu honetan Asterisk PBX software askeko zentralita batekin lanean gaude, eta oso gustura gaude

Lehen geneukan telefonia sistema salgai daukagu: Ericsson telefonia sistemaTelefono modelo ezberdinak dauzkagu, eta modelo bakoitzetik bat baino gehiago. Interesatuta bazaude gurekin jarri harremanetan eta hitz egiten dugu (solte ere saltzen ditugu)

TELEFONO ERICSSON  DBC 212

Ericsson DBC 212

Ericsson DBC 212

TELEFONO ERICSSON DBVA 204
Ericsson DBVA 204
Ericsson DBVA 204

TELEFONO ERICSSON Telefono Ericsson DBC 210
Ericsson DBC 210
Ericsson DBC 210

TELEFONO ERICSSON Telefono de operadora Ericsson DBC 214
Ericsson DBC 214
Ericsson DBC 214

Share
Categories: telefonia Tags: