Zentro Teknologikoekin elkarlana

Zentro Teknologikoei elkarlan proposamena proiektuei balioa eransteko
HELBURUA
IMHn nahia da Zentro Teknologikoekin harreman sendo eta iraunkorrak lotzea elkar osotu eta aberasteko, proiektuetan elkarrekin parte hartuz. Irabazi-irabazi planteamendutik abiatuta, denok ekarpenak egin ahal izango ditugun lanerako guneak proposatzen ditugu. Helburu honekin, eta lan oinarritzat, zentro teknologikoen proiektu eta zerbitzuentzat gaitasun osagarrien eskaintza aurkezten dizuegu.

1. Ezagutzaren transferentzia: zentro teknologikoa-> enpresa
Formazioaren esparruan dugun esperientziarekin, gaitasun didaktiko batzuk finkatu ditugu, ezagutza "enpaketatzea" ahalbideratzen dutenak, azken honen transferentzia eraginkorra lortzeko:
- Manualizazioa (GKN)
- Elearning (Fabrikazio Mekanikoko ikastaroak)
- Unitate Didaktikoak eratu (gure irakaskuntza osoa eta nazioarteko proiektuetakoa)
- Formazio ekintzen katalogoa.
2. Gaitasunen kudeaketa eta garapena
Berrikuntza edo aldaketa baten aurrean, gaitasun berriak egokitzeko beharra planteatzen da, eta pertsonek garatu beharko dituztenak, errealitate berria barneratu ahal izateko. Erakundeen gaitasunen kudeaketa egokia oinarrizko babesa da "berri" guztiaren aurrean. Adituak gara gaitasunen kudeaketan eta arrakastako esperientzia anitzak ditugu jardueraren eremu anitzetan. Aurreko guztia garatzeko tresna informatikoa ere daukagu.
3. Esperimentatzeko planak. Froga eta saiakuntza mekanikoak.
Beharrezkoak diren osagaiak ditugu:
- gure pertsonen gaitasuna,
- gure baliabide materialak (tailerra, laborategiak, ...) eta
- esperimentatzeko planak egiteko gure esperientzia,
enpresa eta zentro teknologikoetan egunerokoan zailak gerta daitezkeen froga eta saiakuntza mekanikoak egin ahal izateko. Trokelen bizitza luzatzeko frogak, edo erreminten geometria eta ebaketa abiaduren produktibitatea handitzeko izan daitezke eredu adierazgarriak.
4. Diseinu eta fabrikazio gaitasuna
Gaitasun eta instalazioen maila handia diseinu (CAD-CAM), mekanizatua, muntaia (mekanikoa, automatika) eta metrologia eremuetan. Ez dugu nahi eta ezin dugu enpresekin lehiatu, baina osagarriak izan gaitezke, adibidez, prototipoak egiteko.
5. Pertsonak berrikuntzarekin lotura duten aldaketetara egokitu
Berritzeak zer berritu nahi den identifikatzea suposatzen du,
antolatzea eraginkorragoa izateko (nola) baina ere suposatzen du
pertsonak erakundearekin bat etortzea. Bidai-laguna izan gaitezke
berrikuntzarekin lotura duten aldaketak direla eta pertsonen
egokitzapen arazoei aurre egiteko. Enpresekin egindako hogei baino
proiektu gehiagok, non beraien kultura korporatiboa eta erakunde
dinamikak aztertu ditugun, bermatzen gaituzte.