Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Proiektuak I+G+b Kutxa Gizarte Ekintza
Dokumentu Akzioak

Kutxa Gizarte Ekintza

2006 URTEA Kutxa Gizarte Ekintzaren logotipoa

PROIEKTUA: PAGOA

  • Edukina: Helburua da sistema informatiko bat eratzea, enpresaren balio-katearekin zerikusia duen informazio bilketa eta banaketa ahalbideratuko duena.
  • Partaideak:: Codesyntax,  Kondia y Robotiker
  • Web orria:: pagoa.imh.es



GARAPENA

IMHren berrikuntzaren oinarrizko apustuetariko bat da PAGOA proiektua. Proiektuaren bidez garatutako sistema informatikoaren helburua "web 2.0" delakoaren oinarrian dagoen filosofiaren ahalmenak eta web semantikoaren planteamenduaren ahalmenak batzea izan da, gerora enpresen barruko zein enpresen arteko informazioaren kudeaketan baliatzeko. Horretarako, ondorengo soluzio hauek inplementatu ziren:

  • "tag" edo etiketa bitarteko informazioaren kudeaketa-sistema, hura antolatzea eta eskuratzea errazten duena.

  • Makina-erremintako sektorearen ontologia, bilatzaile semantikoarekin batera, etiketatzeko modu librea aukerarik egokiena ez denean balioa ematen diona. Kontuan izan behar da zenbait informazio zalantzarik gabe eta modu bakarrean sailkatu beharra dagoela eta etiketak erabiltzeak helburu hori arriskuan jar dezakeela.

  • Erabilera errazeko interfazea, komunitatea hori erabiltzera bultzatuko duena.

  • Era berean, interfaze pertsonalizatua, "tag" edo etiketak eta metadatuak erabiltzaile motaren eta erabilitako informazioaren arabera konbinatuko dituena.


PAGOAren erabilpena bi ikuspuntutatik aztertu da:

  • Internet bidez guztion eskura eta dohainik egongo den baliabidea. Sarrera horretan, sektorerako interesgarriak diren zerbitzuak bakarrik eskainiko dira (artikuluak, argitalpenak, praktika egokiak, doako ikastaroak, txosten sektorialak...)

  • Makina-erremintaren sektoreko enpresetarako baliabide pertsonalizatua, partikularki erabili ahal izateko, berariaz enpresaren informazio-iturrien gainean gaituta egongo dena (gaitasunen garapena, kalitate-prozesuak, prozesu-eskuliburuak, bulego teknikoko dokumentazioa...)


PAGOAren garapenean, Kondia eta Codesyntax enpresek eta Robotiker zentro teknologikoak kolaboratu zuten.


IMHren berrikuntzaren aldeko apustu garrantzitsu horrek Kutxako Gizarte Ekintzaren laguntza jaso zuen.