Langileentzako ikastaroak
Prestakuntza Iraunkorrak langileak bizitzan zehar beharrezkoa izango duen trebakuntza bideratuko dion erreminta dugu. Honen bidez langileak lortuko du:
- Eguneko edo etorkizuneko lanposturako beharrezkoak dituen ezagutza berriak bereganatu.
- Lanerako eta norbanako sustapena prestatu.
IMHn aurkituko dituzun ikastaro motak honakoak dituzu:
- Katalogo modularreko ikastaroak, Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman oinarritutakoak, non sektore bakoitzean definituta dauden lanpostuentzat eskatzen diren gaitasunak azaltzen dira. IMHk Fabrikazio Mekanikoaren sektorearentzat ezarritako ikastaroak eskaintzen ditu.
- Katalogo orokorreko ikastaroak: IMHk diseinatutako ikastaroak enpresen beharrei erantzuna emateko; gure instalazioetan ematen dituzte ezagutza ezberdinetako adituek (batzuk euskaraz ikas daitezke).
- Ikastaro aurreratuak: berariazko ikastaroak dira eta helburutzat dute ezagutzak eguneratu eta gertaraztea edota alor zehatz batean gaitzea
Gurekin harremanetan jartzeko hemen daukazu: Kontaktuan jartzeko formularioa edota Heziketa Iraunkorraren arloko telefonoan: 943748266 / 943744132