Ikastaro presentzialak
Ikastaroak arloka sailkatu ditugu. Arlo bakoitzean berari dagokion formazioa aurkituko duzu: Fabrikazioa , Mantenimendua eta Muntaia , Diseinua , Metrologia , Informatika , Kalitatea , Marketing , Antolaketa Industriala , Segurtasuna eta Higienea , Giza baliabideak
Ikastaro hauek presentzialak dira. Internet bidez (elearning) egiteko ikastaroen bila bazabiltz, begiratu hemen: http://www.imh.es/elearning/ikastaroak
Ikastaroetan inskribatzeko argibideak
Ikastaroetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da inskripzio orria betetzea, batez ere ikastaroak diru laguntza duenean.
Horretarako, inskripzio orria deskargatu eta bete ondoren IMHra bidali behar duzu. Horretarako bi aukera dituzu: posta elektronikoz edo faxez bidaltzea, edo bestela IMHra eskuz ekartzea. Ikastaroa hasi baino egun batzuk lehenago zurekin harremanetan jarriko gara inskripzioa konfirmatzeko.
Hiru formatutan daukagu inskripzio orria, zuk nahi duzuna aukeratu eta bete ondoren bidali.