Zuzeneko emisio komentatuak: bideostreaming + sare sozialak
Nola parte hartu bideostreaming + sare sozialak ( txat / twitter / facebook) erabiltzen ditugun jardunaldietan
Orain dela gutxi arte antolatzen genituen jardunaldiak guztiz
presentziala izan dira, mintegia jarraitzeko ezinbestekoa zen IMHra
etortzea. Iaz BideoStreaming teknologiarekin zenbait mintegi
Internetetik zuzenean emititzen hasi ginen, eta honekin bide bat
zabaldu genuen edozein lekutatik eta sarearen laguntzaz mintegiak
zuzenean jarraitzeko.
Honekin erronka bat gaindituko dugu, hau da,
IMHra hurbildu ezin direnek jardunaldiaren zati batzuk ikusi eta entzun
ditzakete, baina bigarren arazo bat konpondu gabe genuen: “parte
hartzearena”.
Parte hartze kolaboratiboa: Txata
Jendearen parte hartzea bultzatzeko txat publikoa erabiliko dugu. Txat honetan parte hartzeko bi era daude:
- Txatean zuzenean mezua idatzi
- Twitter erabiltzailea bezara, twitteatu hashtag etiketa bat erabiliz (jardunaldi zehatz baterako etiketa ezberdinak).
Txat sistemak twitter-eko mezuak jaso eta txatean publikatuko ditu.
Orain arte egin ditugun proba saioetan, konturatu gara batzuetan
twitter-eko mezuak atzerapen txiki batekin publikatzen direla, beraz
hau gertatuko balitz itxaron pixka batez mezua publikatuta ikusi arte.
Txat hau irekia izan arren, moderatua izango da.
“Markoa”, txatean parte hartzeko gida
Edonork izango du txatean mezua publikatzeko aukera, eta moderatua izango da
Areto nagusiko hizlariek txatetik egiten diren mezuak erantzun ditzakete ala ez. Kontutan izanik guretzat estraineko aldia izango dela, ohitura sortzen joan beharra dugu eta beraz erantzuteko aukera libre utziko dugu.
Mahai-inguruko zein areto nagusiko hitzaldien galderen tartea iristen denean, IMHko moderatzaile batek txatean azaldu diren mezuen artetik bat edo batzuk aukeratu eta hizlariari galderak egingo dizkie.
Goizean zehar hitzaldi bakoitzeko “ideia nagusiak” jaso eta IMHko facebook-en publikatzen joan gaitezke (jardunaldi batzuetan bai , beste batzuetan ez)
Sare Sozialak
IMH sare sozialetan estreinatu da, hemen dauzkazue gure kontuak, jarraitu nahi badezue
- Twitter: http://twitter.com/imh_elgoibar
- Facebook: http://www.facebook.com/imh.elgoibar