Voip Jardunaldia Tknikan. Intercentros II Proiektuaren aurkezpena (2009/01/13)
Intercentros II proiektuan parte-hartzearen aurkezpena. Asterisk VoIP zentralita bat da, software askean oinarrituta. Aukera berriak elkarlanerako eta dirua aurrezteko modu bat.

Datorren urtarrilaren 13an Errenteriko Tknikan
jardunaldi teknikoa burutuko da jarraian zehaztutako egitarauarekin. Ekitaldia Tknikan izango da, baina aurreinskripzioak MH webgunetik egingo dira.Voip-Asterisk proiektua Eusko Jaurlaritzaren Etengabeko Ikaskuntzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuari esker burutu da.
EGITARAUA Tknika | 2009ko urtarrilak 13
-
11:00 - 11:15: Sarrera. Tknika. Patxi Guardia.
-
11:15 - 11:40: Asterisk software librearen soluziobide teknologikoa eta dituen aparteko funtzionalitateak.. Irontec: Iker Sagasti, Zuzendari Gerentea (Hemen Ikerrek erabilitako aurkezpena PDFn)
-
11:40 - 12:10: Intercentros II VoIP Proiektua: Lanbide Heziketako 13 ikastetxeren zentralitak Intranet/Internet bidez elkartzeko kasu praktikoa. IMH: Koro Gabiola (hemen Korok erabilitako aurkezpena PDF-n). Iurreta Institutua: Alfredo Barrainkua (hemen Alfredok erabilitako aurkezpena PDFn)
-
12:10 - 12:20: Aurrera Begira Cebanc: Carlos Sanchez. Ez dago aurkezpen osoa, lehenengo minutuak falta dira (Hemen Carlosek erabilitako aurkezpena PDF-n)
-
12:20 - 12:50: Galderak eta itxiera
Jardunaldira etorri nahi baduzu, aurre-inskripzio formularioa bete behar duzu (zurekin epostaz jarriko gara harremanetan asistentzia baieztatzeko). Lekua mugatua da.
![]() |
Ikastetxeak Asterisk erabiltzen
- IMH
- AEG
- Don Dosco
- Armeria
- Miguel altuna
- Tknika
- Cebanc-cdea
- Iurreta
- Mendizabala
- Diocesanas
- Oteitza LP
- Maristak
- Bidasoa
