Politika - Prebentzioa
IMHko Laneko Segurtasun eta Osasun politika
IMHko Laneko Segurtasun eta Osasun politika
IMHko zuzendaritzak badaki bere IKUSPEGIAri babesa emateko ezinbestekoa duela bere bezeroen behar eta igurikimenei erantzutea. Hau dela eta asmoa du laneko segurtasun eta osasun arloan ekintza sendoak garatzeko, indarrean dagoen lege eta araudiaren betekizuna berma daitezen, eta bai lan arriskuen prebentzioaren ildoko kultura eta baita lan baldintzen etengabeko hobekuntza ezar daitezen.
Honetarako, zuzendaritza ondorengo gidalerro estrategikoa etengabe betetzeko konpromisoa hartzen du:
*GIZARTE ERATZUKIZUNA:
Inguruko igurikimenak eta indarrean dagoen araudiari erantzungo dion ikuspegi etikoa bereganatzea. Elkarri eragiten dion pertsona eta gizarte-taldeekiko portaera arduratsua izan, bai gure berariazko jardueran eta baita beste ez-ohiko jardueretan (pertsonala, bezeroak, hornitzaileak). Lan-jarduerak eragiten dituen arriskuak gutxitu, lan baldintzak hobetzeko.
Oinarri hauek direla eta, IMHk ondorengo konpromisoak onartu ditu:
-
1. LSO sistema MEPTFko kudeaketan integratu, prebentzioa IMHn garatzen diren jarduera guztietan uztartu dadin, bereziki metal-mekanika prozesuei atxikitutako arrisku potentzialetan segurtasuna aplikatuz, eta hauen langile eta ikasleen osasun eta ongizatean.
-
2. LSO Kudeaketa integratutako eredua garatu, ezarri eta mantendu, Lan Baldintzen Etengabeko Hobekuntzari eta Laneko Segurtasun eta Osasun jardueretara zuzenduta.
-
3. Laneko segurtasun eta osasun maila altua lortu, legezko betekizunak betetzeko konpromisoa hartuz, eta baita LSO arloan aplikagarriak izan eta IMHk onartzen dituenei dagokionean ere.
-
4. Gure jarduera guztien Prebentzio Planak garatu, ezarri eta egunera mantendu, LSOren helburuak ezarri eta berrikusiaz.
-
5. Langile eta ikasleek osatutako komunitateren parte-hartzea eta hauenganako informazioa bermatu, jakitun izan daitezen LSO arloan dituzten betebeharrez. Politika hau MEPTFko kide guztien artean zabalduko da, interesa dutenen esku egon dadin.
-
6. Beharrezkoak diren prestakuntza ekintzak garatu, politika prebentiboa garatu ahal izateko.
-
7. Gure hornitzaileak, emakidadunak eta azpikontratatzaileak integratu lan baldintzen hobekuntzaren konpromiso aktiboan.
-
8. Berrikuspen sistematikoak egin [auditoriak, ikuskaritzak], barrukoak eta kanpokoak, prebentzio-politika bete eta eraginkorra dela egiaztatuko dutenak.
-
9. Prebentzio politika garatzeko MEPTFk beharrezkoak dituen giza baliabide eta baliabide materialez hornitu.
-
10. MEPTFk hitza eman du langileen osasuna hondatu eta kalteak eragiten duenaren prebentzioa egingo duela.
Joxean
Egaña Ajuria
MEPTFren Zuzendari Kudeatzailea
Elgoibar,
2009ko otsailaren 9a