Hemen zaude: Hasiera Informazio korporatiboa Politika - Kalitatea
Dokumentu Akzioak

Politika - Kalitatea

IMHko zuzendaritzak badaki bere BISIOAri babesa emateko, ezinbestekoa duela bere bezeroen behar eta iguripenei  erantzutea. Horregatik, bezeroen asebetzea areagotu nahi du, UNE-EN-ISO 9001:2000 arauarekin bat egiten duen kalitatearen kudeaketa sistemaren  aplikazio eraginkorraren bidez. Horrela, dagozkion betekizun legalak eta araudiari lotutakoak betetzeaz gain, hurrengo zuzentarau hauei jarraitruko diel barmatuko du:

EMAITZA:
Ekipoen  jarduna beren errentagarritasuna bilatzera bideratu, beren produktuen salmentaren bidez, eta gure lerro estrategikoekin lotutako instituzio-politika zein den kontuan hartuz. Norberaren baliabideak zein gainontzeko ekipoen baliabideak modu eraginkorrean erabili.

KOMERTZIALA/ALIANTZAK/SAREA:
Formulazio komertzial berriak gehitu, ekipoen jarduera komertziala areagotu eta koordinatu eta funtzio hori merkatuetara eta erakundeko pertsona kopuru altuagora hedatu. Kanpo aliantzak beste batzuekin ezarri. Egungo merkatuan, zein merkatu berrietan inguruko eskariari erantzun, administrazioan barne. Enpresetara heldu, beren arazoak identifikatu eta soluzioak eraiki.

BERRIKUNTZA / HOBEKUNTZA:
-Merkatuari oso argi bideratutako katalogatutako produktuetako ezagutza formalizatu bezeroen beharrak asebetetzeko, Etengabe hobetuz.

-Gure lerro estrategikoekin zerikusia duten politika instituzionalak kontuan hartu.

-Gure zerbitzuei balioa erantsiko dioten berrikuntzarako eta etengabeko hobekuntzarako aukerak bilatu.

-Ezagutza konpartitu ekipoen artean eta kanpoko eragileekin sinergiak sortuz.


ZEHARKAKO PROIEKTUEI ETA JARDUEREI ERANTZUTEA:  
Negozio-ekipo eta prozesu giltzarrien definizioak doiketa behar du, ez antolakunde mailako irudikatzearena, baizik eta ereduaren funtzionamenduarena.  Planteatzean diren erronka berriek erantzunak eskatzen dituzte, eta horiei erantzuteko soluzioak negozio ekipo desberdinetako  pertsonen ezagutzaren konbinazioaren ondorioz eraiki behar dira.  

Horrenbestez, IMHren hazkunde jasangarrria lortu ahal izateko, IMHren berehalako erronkek zeharkako proiektu eta jardueretako pertsonen parte hartzea eskatzen dute, baina, halaber, erakundearen baitako pertsona guztion proiektu profesioanalaren garapena errazten saiatu behar  du.

ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA:
Hainbat interes-taldek (langileak, bezeroak, instituzioak, gizarteak, ingurumena,...) gure erakundearen jokabidearen inguruan dituzten espektatibei arreta egin, eta zerbitzu-bokazioarekin aritu beraiekin.

Elgoibarren, 2010eko martxoaren 1ean