Zuzendariaren eskutitza
Nire ongi-etorri beroena Makina Erremintaren Institutura (IMHra) etortzeagatik.
IMH, industriaren eta komunitatearen zerbitzura dagoen Teknologia
Berriztapenerako Institutua da. IMHko aktibitatea, fabrikazio sektorea
eta makina erremintaren erabiltzaile profesionalak prestatzen datza.
Era honetan, IMH, etengabeko prestakuntza bultzatuz, pertsonen ezagupenaren kudeaketan lan egiten ari da, pertsonen kualifikazioak teknologia berriekin egokitu daitezen eta enpresa munduari ongi prestatutako eta berriztatutako kapital pertsonal bat eskaintzeko asmoarekin.
1991urtea IMHko aktibitatearen hasiera izan bazen, hamar urte ondoren metal-mekanika sektoreko etapa handi bat bete zela esan daiteke, sektore metal-mekanikoan eman den aurrez-aurreko heziketa, besteak beste 1996an Txandakako IMH Ingeniaritza ere sortuz. 2000 urtean heziketa eskaintza handitu genuen urrutiko elearning hezkuntzarekin. 2006 urtetik aurrera eta plan estrategiko berriaren ildotik lau adar nagusi zaindu ditugu: pertsonei zerbitzuak eta pertsonak prestatzeko metodologia berritzaileak (POPBL), enpresei zerbitzuak, administrazioarekin elkarnalean eta nazioartekotzearekin jarraituz.
2011 urterako bisioarekin, IMHren helburua izango da Fabrikazio mekanikoan Europako zentro erreferentea izatea, pertsonen garapenera bideratuta eta enpresen garapen konpetentzialari bizitasunez lotuta.
Jaso ezazu gure esker beroena zure interesagatik. Ondo izan,
Joxean Egaña
Zuzendari Kudeatzailea