Hemen zaude: Hasiera Informazio korporatiboa Politika - hizkuntza
Dokumentu Akzioak

Politika - hizkuntza

Zuzendaritza honek etengabe sustatzen du IMHren zerbitzuak eta antolaketa hobetzea, erakundearen bezero eta langileen asebetetzea lortzeko, eta Fundazioaren jarduera gidatzen duten balore etikoak betetzeko.

Hori dela eta, kontuan izanik indarrean dauden legeak, gizartearen eta erakundearen beraren errealitate soziolinguistikoa, eta sortutako eskaera, IMHk martxan jarri zuen GOAZEN egitasmoa 2003 urtean, euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko erakundearen barne zein kanpo harremanetan, eta horrela, erabateko kalitatearen aldeko apustua indartu.

Horretarako, dokumentu hau onartu du, eta  bertan jaso dira erakundearen jarduera gidatuko duten:

 

HELBURUAK:

IMHk bermatu eta uztartu nahi ditu bezeroaren eskaera, zerbitzuaren kalitatea, banakakoen hizkuntza-eskubideak eta enpresetara iritsi arteko hizkuntza-katea.

Beraz, Hausnarketa estrategikoaren dokumentuan jasotakoari jarraituz, hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) oinarrizko gaitasuna izango duten teknikariak formatu nahi ditu.

Horretarako:

  • Euskara funtsezko hizkuntza izango da lanean, eta barne eta kanpoko harremanetan,

  • Inguruaren errealitatearekin eta bezero bakoitzaren beharrekin bat datorren eskaintza eleanitza sustatuko du,

beti ere, malgutasunez eta erakundearen barruko baloreak errespetatuz:


BALOREAK

  • Malgua
  • Zuzendaritzak sustatua
  • Elkarrekiko errespetuan eta adostasunean oinarritua
  • Gardena
  • Parte-hartzailea
  • Sistematikoa
  • Sistemikoa
  • Borondatezkoa
  • Mantengarria
  • Iraunkorra
  • Atzeraezina


KONPROMISOAK

IMHren Zuzendaritzak honako konpromiso hauek hartu ditu:

  1. Ezarri, garatu eta mantendu Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema eta etengabeko hobekuntza sustatu.

  2. Egun dagoen kudeaketa ereduan txertatu hizkuntzen erabilerari lotutako helburu, ekintza eta irizpideak, eta etorkizunean ezar daitezkeen sistema, politika eta estrategietan ere bai.

  3. Sustatu, babestu eta helburuen araberako giza eta material-baliabideez hornitu euskararen barne eta kanpo erabilera, ezagutza, sentsibilizazioa eta erakundetzea indartzeko ekintzak.

  4. Jakitera eman esperientzia hau herri-administrazioei, eta langile, erabiltzaile eta hornitzaileei, eta horrela, saiatu ingurukoen jarreretan modu proaktiboan eragiten, eta euskararen erabilera sustatzeko elkarlanerako guneak garatzen.

 

Eta adostasunaren adierazgarri, dokumentua izenpetu da Elgoibarren, 2007-12-17an.

Jose Antonio Egaña Ajuria, IMHko Zuzendari Kudeatzailea.

 

 

 

Hizkuntzen kudeaketan egindako erreferentziak: