IMH Sariak
"IMH Sariak" Makina Erremintaren Institutuak bere Fundazioko Patronatuarekin adostuta, Hasierako Lanbide Heziketa sustatzeko egiten dituen ekintzetako bat da.
Helburua
Makina Erremintaren Institutua jabetzen da IMHn hezitako pertsonekin gure ingurune ekoitzailera egiten den ekarpenaz eta bere garrantziaz, baita egun ikasketak egiten ari direnen potentzialaz. IMH Sariek ekarpen horretan eragina edukitzea nahi dute eta esker ona eman ikasketa garaian edo ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren IMHko Heziketa Zikloetako ikasleei.
Ikasle ohi aipagarria 2012
Ikasle ohi sarituak, bere ibilbide profesional bikainagatik, IMHko eskultura korporatiboa jasoko du.
PROPOSATU ZURE IKASLE OHI AIPAGARRIA HEMEN (hurrengo ediziorako)
ikasle aipagarria 2012
Ikasle sarituak 800 eurotako ikasketa-poltsa jasoko du.
ikasturteko Fabrikazio Mekanikoko ikasle aipagarria 2012
Fabrikazio Mekanikoko ikasle sarituak 800 eurotako ikasketa poltsa jasoko du.
eLGOIBARKO Ikasle aipagarria 2012
Ikasle sarituak Elgoibarko Udal oroigarria jasoko du eta IMHk 2012an enplegurako prestakuntzarako eskaintzen dituen diruz-lagundu gabeko ikastaroetako bat egiteko aukera emango dio.
Sari banaketa (ikusi albistea)
Sariak banatzeko ekitaldia 2012ko ekainaren 22an eguerdiko 12.00etan Alberto Ortueta Areto Nagusian burutu da Heziketa Zikloetako Diploma banaketa ekitaldian, Elgoibarko Udala, AFM (makina erremintaren fabrikatzaileen elkartea) eta Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren ordezkaritzarekin.
Bideoan iazko IMH Sarien banaketa ekitaldia..
Ikusi aurreko edizioak...