Hemen zaude: Hasiera Informazio korporatiboa
Dokumentu Akzioak

Zer da IMH

 Makina Erremintaren Institutua–IMH industriaren eta komunitatearen zerbitzura dagoen teknologia berrikuntzarako ikastetxea da eta hiru eginkizun nagusi ditu: prestakuntza teknikoa, hedapen teknologikoa eta enpresei zerbitzuak eskaintzea.

 Prestakuntza eskaintzari buruzko bideoa

 

1986an prestakuntza arloko profesional talde baten proiektu bezala sortu zen, Euskal Herriko enpresa eta erakundeen laguntza lortu ondoren, Makina Erremintaren Heziketa Teknikoko Fundazioa eratuz. IMHko egoitza 1991 urtean inauguratu zen Elgoibarren.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa gara, Gipuzkoako Ikaslaneko partaide.

 IMH airetik

Bestalde, AFM Taldeko partaide izanik, makina-erremintaren hezkuntzaren arduraduna ere bada. AFM taldea, AFM Makina-Erremintaren Fabrikatzaileen Erakundea eta INVEMA, Makina Erremintaren Ikerketaren Fundazioa eratzen dute.

IMH Fabrikazio Mekanikoaren Erreferentzia Zentru Nazionala izendatua izan da. Horrez gain, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragilea gara, "Berrikuntzako bitarteko erakundea" mailan, eta i2bask eta RedIRISeko partaideak gara.

 

Ezagutu IMH argazkietan...