Sahararekin azoka solidarioa
Dakizuenez, datorren 2012ko Urtarrilaren 27an IMH Eguna ospatuko dugu. Aurten ere Sahararekin Azoka Solidarioa izango dugu: Saharautz Elkartetik etorriko dira eta postu batean egongo dira.
Beraiek ekarriko dituzte saltzeko produktuak, eta hauez gain guk ekarriko ditugunak ere egongo dira salmentan
ZER ESKATZEN DIZUEGU
- Zuen etxean dauzkazuen eta erabiltzen ez dituzuen gauzak ekarri: arropa egoera onean, liburuak, jostailuak.... edozer gauza saltzeko gai dena. Produktu elektronikoa bada, erabilgarri egon behar da. Gainera produktu bakoitzari salmentarako prezio bat jarri egin beharko diozue. Kontutan eduki helburua saltzea eta dirua lortzea dela, beraz zentzuzko prezio bat jarri ondo saltzeko
* OHARRA: ekartzen dituzuen gauzak ez dituzue berreskuratuko, dirua jaso ere ez duzue egingo.... Saharautz Elkarteari emango diozue.
NOIZ JASO EGIN BEHAR DIREN PRODUKTUAK
- IMH Egunean bertan ekarri behar dira gauzak (prezioarekin batera). Saharautz Elkartekoak egongo dira hemen, jaso eta salmentan jartzeko momentuan. Jasotzeko ordua: hamaiketakoa egiten ari garenean.
- Norbaitek gauzak ezin baditu egunean bertan ekarri , gurekin hitzegin dezala jasotzeko data bat adosteko.
IMH EGUNA. AZOKA SOLIDARIOA
Goiz guztian zehar Saharautz Elkartekoak IMHn egongo dira, eta gauzak erosi ahal izango ditugu .
Egun horretan jasotzen den dirua Saharautz Elkartearentzat izango da.
Saharautz Elkartekoek ekartzen ditugun gauzekin geldituko dira, saldu egin ez badira ere. Horrela aurrerago saldu ahal izango dituzte. Eskerrik asko! ;)
JANARI BILKETA
Janari bilketa bat ere egongo da: arroza, dilistak, garbantzuak, zerealak, latak.... iraungitze data urtebetekoa baino gehiagorekin...
Beraz, badakizue, Sahara bidaltzeko janaria ekarri! ;)