Hemen zaude: Hasiera IMH Eguna Jardueren arauak Triindoor IMH
Dokumentu Akzioak

Triindoor IMH

Triindoor IMH

tri indoorArrauna (ergometroan), txirrindularitza ( Spining-eko bizikletan) eta korrika-ko saioa izango da.

Arraunketa hastearekin batera jarriko da kronometroa martxan eta korrikalaria helmugara iritsitakoan geratuko da, denbora osoa izango delarik sailkapenerako kontutan edukiko dena.  Kirol transizioan kronometroak martxan jarraituko du eta hurrengo kirolarekin ezin da hasi aurrekoari dagokion ibilbidea AMAITU ARTE.

Egin beharreko lana:

  • 1- ARRAUNEAN: 500 metro
  • 2- BIZIKLETAN: 3 Kilometro
  • 3- KORRIKA: +/- 600 metro

Taldeak partaide 1-etik 3-ra bitartekoak izan daitezke. 3 probak betetzen denborarik gutxiena behar duenak irabaziko du.

Talde edo kolektibo bakoitzetik ekipo batek parte hartzeko aukera izango du.

Puntuaketa:

  • 1go klasifikatuak: 100 puntu.
  • 2. klasifikatuak: 50 puntu.
  • 3. klasifikatuak: 25 puntu.

Parte hartzen duen talde bakoitzak: 10 puntu.