Hemen zaude: Hasiera IMH Eguna III Triindoor - Triatloia indoor IMHn
Dokumentu Akzioak

III Triindoor - Triatloia indoor IMHn

IMH Egunaren goizean, puri-purian dagoen proba bat izango dugu: TRIINDORra.

Taldeka bizikletan, arraunean eta korrika nor gehiagoka nor-gehiagoka.... Gure trebezia proban.

Ea, nor animatzen da? Hasi taldeak prestatzen!!!!!!!!!

Abisatuta zaudete!!! Animo eta prestatu opor luze hauetan IMH Eguneko triindorrean zuen marka hoberenak egiteko! ;)

Triindor, bizikleta, arrauna eta korrika

Laster informazio gehiago..

Zer da IMH-Triindorra

Taldeak 3 pertsonekoak. Bakoitzak froga bat egin beharko luke

  1. Arraunean : ergometro baten 500 metro
  2. Arrauneko taldekidea bukatzen denean, beste taldekide batek Spinningeko bizikleta baten 100 kaloria erre arte egongo da
  3. Spinningeko taldekidea bukatzen duenean, hirugarren taldekideak Korrika +-500m inguruan egin behar ditu IMHko inguruetan.

* Distantzia hauek orientatiboak dira. Egunean bertan aldaketak egon daitezke.

Zeinek irabazten du

3 taldekideen denborak batuta, denbora gutxien egin duen taldeak irabazten du.