Hemen zaude: Hasiera Heziketa Zikloak Emaitzak-Lekukotasunak-Bideoak

LEKUKOTASUNAK

Ikasleen lekukotasunakAtal honetan aurkituko dituzue heziketa zikloa ikasi izan dutenen IMHko ikasle eta ikasle ohien esperientzia.

Beraien enpresetan elkarrizketatu ditugu. Batzurentzat urte batzuk pasa dira "modulua" ikasi zutenetik; beste batzuk zikloa amaitu ondoren txandakako ingeniaritza ikasi zuten, eta badira ardura postuetan daudenak ere.

Beraien esperientzia entzuteak IMHn zikloa edo "modulua" ikastea nolakoa den ulertzen lagunduko digu.

Entzun eta nahi baduzu galdetu edo egin zure komentarioak!

gorri-iluna-marra.gif
Lanbidez Abokatua eta jatorriz Salamancakoa, Euskal Herrira bizitzera etorri zenean bere lanbidearekin zerikusia zuen lana ez zuenez aurkitzen, fabrikazioaren programazioko heziketa zikloa ikasi zuen IMHn. Ikasi eta lan eredua egin zuen, Laipen lan egiten zuen aldi berean.
gorri-iluna-marra.gif
Bere enpresako produkzio arduradun honek fabrikazioaren programazioko zikloa ikasi zuen IMHn, inguruan zituen lan irteerengatik. Lanarekin pozik dago eta langile kualifikatuak bilatzen ditu, noski, baina bere ustez garrantzitsuena da gogoa izatea, ahalegina eta ilusioa izan dezaten.
Biak IMHko goi mailako zikloetako ikasleak dira, eta EuskoSkillsetan bizi izan zuten esperientzia kontatu digute
gorri-iluna-marra.gif
Ermuarra, makinen abiarazte eta egiazteapen teknikari bezala dihardu lanean Elgoibarko Goratu S.A. enpresan, goi mailako muntaiko zikloa amaitu ondoren.
gorri-iluna-marra.gif
Eibarko enpresan dihardu lanean delineatzaile proiektugile bezala. IMHn diseinuko zikloa ikasi zuen eta lanak satisfakzio asko ematen dizkiola adierazi digu.
DBH amaitu eta batxilergotik ikasten eta lanean jardun du. Fabrikazio mekanikoko programazioaren zikloa aukeratu zuen eskulana gustoko baitu eta zikloa horretarako egokia iruditzen zitzaiolako. Ondoren ikasten eta lanean jardun du berriz, oraingoan Txandakako Ingeniaritza egiten kalitate gaietan.
  • Larraitz Uranga,Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko ikaslea. Euskoskills eta Spainskillseko urrezko domina CNC Fresan, Londresera joango da Worlskillsen lehiatzera.

 

IMHko Mantenimendu eta Muntaiako ikasleak eta beraien tutore eta SpainSkillsetako epaimahaikide izan den Alberto Bergarak beraien esperientzia azaldu digute
gorri-iluna-marra.gif
Bolibarkoak (Bizkaia) diseinuko goi-mailako zikloa ikasi zuen IMHn eta kalitate arduradun eta gerente izan ondoren, bere enpresa propioa sortu du.
gorri-iluna-marra.gif
Elgoibartarra, makinen CNC eta doitze arduraduna da Elgoibarko enpresa ezagun honetan. Equipo industrialen mantenimenduko zikloa ikasi zuen IMHn praktikotasuna eta barietatea nahi zituelako.
Batxilergoa amaitzean IMHko zikloa egin zuen, "oso gustora" ikasgai asko eta desberdinak ikasi eta proiektu interesgarria ere egokitu zitzaion. Bideoa grabateko unean txandakako ingeniaritzan ikasten eta lanean dihardu.
Batxilergoa amaitu zuenean lanbide heziketa ikasitako 2-3 urte zaharragoak ziren lagun batzuk dagoeneko ongi irabazten zuten lanean... ikasketak aldatzea erabaki zuen zikloa egiteko. Egun Zuzendari tekniko-komertziala da eta bere ibilbidea azaltzen digu hemen.