
Ongietorri Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuko
atarira.Hemen aurkituko duzu zer den IMH eta zein ikasketa aukerak dituzun.
![]() |
![]() |
Prestakuntza eskaintza |

ZER IKASI IMHn
Ikasten bazaude eta IMHn etorkizunean ikasten jarraitzeko aukerak begiratzen bazabiltza:
- Heziketa Zikloak: Erdi Mailako Heziketa Zikloak (Baldintzak: DBH, 2.IEE edo LH1) eta Goi Mailako Heziketa Zikloak. (Baldintzak: Batxilergo Logse, BTI, UBI edo LH2). Ikusi hemen Informazio Saioen egutegia eta izena emateko eskaera.
- Txandakako IMH Ingeniaritza: lan egin 3 urteko ingeniaritza ikasten duzun bitartean (Baldintza: Goi-Mailako Heziketa Ziklo Industriala). Ikusi hemen Informazio Saioen egutegia eta izena emateko eskaera.
IMH ETA MAKINA ERREMINTAREN MUSEOKO INSTALAZIOAK BISITATU
Zure ikastetxearekin bisita gidatua egiteko aukera duzu. Eskatu hitzordua
ZERGATIK IMH?
![]()
- Heziketa era berritzailea: Proiektuen bidez irakasten dugu POI-POPBL metodologiarekin
- Eleaniztasuna: ikasi euskaraz, gazteleraz eta ingelesez
- Ekipamendu aurreratua IMHko tailerrean, enpresek erabiltzen duten teknologiarekin.
- Enpresa munduari begira: Urtean 800 enpresarekin elkarlanean, 2.000 langilek jasotzen du formazioa.
- Gure ikasleentzat lan-poltsa zerbitzua eskaintzen dugu
- Saretek, RedIris, i2Bask ikerketa eta berrikuntza sareen partaide.
- Nazioarteko proiektuak garatzen ditugu enpresa, ikastetxe eta erakunde ezberdinekin.
- Ezagutu IMH
Ikasle ohien lekukotasunak:

ZERGATIK MAKINA ERREMINTA?
- Sektore indartsuenetakoa eta traktorea gure ekonomian
- Munduko 9. ekoizlea eta Europa Batasunean 3.a
- Sektoreak Teknikari kualifikatuaren beharra du
- Sektoreko lan-postuak lan munduko soldata onenen artean kokatuta eta lan-baldintza egokiak dituzte.

