Hemen zaude: Hasiera Heziketa Zikloak IMHko Heziketa Zikloen Ezaugarriak
Dokumentu Akzioak

IMHko Heziketa Zikloen Ezaugarriak

SEKTOREAREKIN LOTURA

Kalibre batekin neurtzen IMH erakunde eta enpresen laguntzarekin sortu zen, industria metal-mekanikoak behar duen heziketa teknikoari erantzuteko, bereziki Makina Erremintaren arloari dagokionean. IMHko tailer eta laborategietan dugun ekipamendua ere sektoreko teknologiaren ildotik eguneratuta dago. IKUSI EKIPAMENDUA

Gela bat

 

R5 SAREKO PARTAIDE

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa izanik, ikastetxeen antolakuntza eta kudeaketa eredu aurreratuak garatzen dituen Gipuzkoako Ikaslaneko R5 sareko partaidea da IMH.

METODOLOGIA BERRITZAILEA

Arlo pedagogikoan gelako jardunaren garapena bideratzeko erabiltzen dugun eredua POI-POPBL (Proeiktuetan Oinarritutako Irakaskuntza) da enpresa industrialen egunerokotasuna ikasketa prozesura gerturatzeko modu natural bezala.

IMHk IKASI+LAN eredua abiatu du, non ikasleek ikasketez gain egun erdiz lanean dihardute enpresan lan kontratuarekin.

IMHk modulu eleanitzak eskaintzen ditu, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ikasi ahal izateko.

txandakako IMH INGENIARITZA

Unibertsitate mailan ikasten jarraitu nahi duten Heziketa Zikloetako ikasleek jarraipen naturala dute IMH Txandakako Ingeniaritzan, lanbide heziketa ikasi dutenentzat bereziki prestatua bait dago. IMH Txandakako Ingeniaritzan ikasleak ikasi eta lan egiten du egun erdiko langiletzat lanean jardungo duen enpresarekin urtero definitutako proiektuaren arabera.