Hemen zaude: Hasiera Heziketa Zikloak Emaitzak-Lekukotasunak-Bideoak Xabier Mujika - Elcoro
Dokumentu Akzioak

Xabier Mujika - Elcoro

DBH amaitu eta batxilergotik ikasten eta lanean jardun du. Fabrikazio mekanikoko programazioaren zikloa aukeratu zuen eskulana gustoko baitu eta zikloa horretarako egokia iruditzen zitzaiolako. Ondoren ikasten eta lanean jardun du berriz, oraingoan Txandakako Ingeniaritza egiten kalitate gaietan.

 

Ikasketak:

Lana:

Iritzia
  • DBH amaitu eta lan egitea nahi nuen... baina ikastea ere. Batxilergoan aste buruetan lanean ibili nintzen, nahiko ondo eramaten nuen.
  • Batxilergoaren ondoren heziketa zikloa ikasteko lanari utzi nion, zentratzeko eta jakinik bigarren urtean praktikak ere egiten zirela. Praktiketan makina baten aurrean nengoen, alde batean planoa, bestean programa eta makinan pieza eta pentsatu nuen: "nik honetarako ez dut ikasi.. bada Txandakako Ingeniaritza egin dezaket.. azken finean orain arte egin dudana da, ikasi eta lan, biak batera, ez det ikusten arazorik..Xabier Mujika, IMHko heziketa ziklo eta txandakako ingeniaritzaren ikaslea
  • Zergaitik aukeratu nuen Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioko Goi-mailako zikloa? Beti gustatu izan zait eskuekin lan fisikoa egitea, eta begira hasi eta ikusi nuen fabrikazio bidezko mekanizazioa, makinak erabiltzen dituzula, automatizatuta daude, programatu egiten dira eta zuk sartutako aginduak egiten ditu. Azken finean nik bilatzen nuen profila zen.
  • Eta lanbide heziketaren ondoren begiratu nuen ingeniaritza egin edo beste modulo (ziklo) bat.. azkenean jarraitzeko alternatibak daude.
  • Beraz ingeniaritza hasi nintzan ikasten. Egon dira momentu gogor batzuk lan aldetik exigentzia handiak izan ditut eta. Hiru urteetan kalitatean egin dut lan hiru sektore desberdinetan
  • Ingeniaritzako atzerriko misioa (lan egonaldia) seguruenik Txinan egingo dut, enpresa beraren grupoko beste batean: esperientzia desberdin bat, beste kultura bat, beste hizkuntza bat, 
  • Lana eta ikasketak uztartzea: denbora asko behar da, batzuetan gogorra egiten da batez ere beste gauza batzuk egitea nahi duzunean, azkenean egin behar dena da norbera ondo organizatu, organizatuz gero denbora dago.
  • Ikaskideak. 42 lagun (orain gutxiago) Euskal Herri osokoak ginen baita Gasteiz eta Nafarroa aldekoak. Azkenik betidanik ezagutu bagina bezala, konfidantza gure artean, bakoitzak bere enpresetako esperientziak dauzka eta ongi datorkigu partekatzeko gurean zerbait berria sortzen bada egon daitekeelako klasean ikaskide bat gai hori enpresan lantzen duena. Sektore desbertinetakoak gaude eta denok lotuz gero kate bat bezala egin dezakegu.
  • Esperientzia eta titulua: esperientzia oso garrantzitsua da, tituloaz gain esperientzia baduzu zure gaitasuna justifikatuta dago lan berri bat bilatzeko orduan.