Hemen zaude: Hasiera Heziketa Zikloak Emaitzak-Lekukotasunak-Bideoak Javier Torquemada- Etxe-Tar
Dokumentu Akzioak

Javier Torquemada- Etxe-Tar

Bere enpresako produkzio arduradun honek fabrikazioaren programazioko zikloa ikasi zuen IMHn, inguruan zituen lan irteerengatik. Lanarekin pozik dago eta langile kualifikatuak bilatzen ditu, noski, baina bere ustez garrantzitsuena da gogoa izatea, ahalegina eta ilusioa izan dezaten.

Ikasketak:

Lana:

  • Lantegi txiki batean, tailer arduradun bezala, aurrekoa jubilatu behar zela eta ordezkatzeko.
  • Etxe-Tar, mekanizazio arduraduna, 25 lankide bere agindupean.Javier Torquemada IMHko heziketa zikloetako ikasle ohia
Iritzia:
  • Erdi mailako heziketa zikloak, lantegira egoki zuzenduta daude.
  • Lanbide heziketan jendea oso ongi orientatuta dago, badaki ongi ikasi ondoren zer aurkitu duen eta zertan egingo duen lan.
  • Makina bereziak egiten ditugu, etengabe aldatu eta bilakatzen ari den lana mota da, ez da bat ere monotonoa.
  • Ez dut neska edo mutila bilatzen kontratatzeko orduan, baizik eta langile bat gogoarekin eta ikasten ahaleginduko dena. Zerbait ez badu ikasi, nik irakatsiko diot.
  • Denetarik egon  behar da (mundu guztia ez da zertan ingeniari izan behar).
  • Lanbide Heziketa aukera oso egokia da lan kualifikatu bat inguru urbil batean aurkitzeko, puntako sektore batean. Ez gara honetaz ohartzen baina benetan beste eskualde batzuekiko oso maila ona dugu.
  • Lanbide Heziketa norbere burua profesional bezala garatzeko irteera guztiz egokia da.