Zeharkako Gaitasunen inguruko Incress jardunaldia: 2011/11/10...
Gaitasunen kudeaketa eta garapena
INCRESS aholkulari/prestatzaile
talde bat da, enpresei LANGILEEK PRODUKZIOAN, HOBEKUNTZAN ETA
BERRIKUNTZAN AHALIK ETA GEHIEN PARTE HAR DEZATEN laguntzeko helburua
daukana.
Talde hau IMHren ekimena da, enpresek langileen artean parte hartzeko gaitasunak eta jarrerak garatzeko daukaten beharrari erantzuteko helburua duena.
INCRESS taldeak zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola parte hartzearen diagnostikoa, lankidetzako gaitasunak garatzeari begira moldatutako prestakuntza, antolakuntzaren diseinua edota gaitasunen kudeaketa.
Giza-faktorearen garapena
IMH-ko INCRESS-etik pertsonen eta hauen gaitasunen kudeaketarako kontzeptu berri bat eskaintzen dizuegu. Enpresa txiki eta ertaineri Giza Baliabide kudeaketan gure laguntza ematen diegu honako zerbitzuak eskainiz:
- Pertsonen motibazio eta parte-hartzearen diagnostikoa.
- Diagnostiko kulturala.
- Pertsonek berrikuntzan daukaten parte-hartzearen diagnostikoa.
- Gaitasun edo Konpetentzian oinarritutako kudeaketa sistemaren inplantazioa:
- Konpetentzia profilen definizioa
- Ebaluazioa
- Jardueran oinarritutako ebaluazioaren ezarketa.
- Trebetasun eta jarrerari buruzko eskaripeko prestakuntza
